Astiasarán Anchia, Iciar - Jakiunde

Astiasarán Anchia, Iciar

Hautetsitako kide osoak

Farmazialaria (Nutrizioa eta Bromatologia), Jakiundeko lehendakariordea

Astiasarán Anchia, Iciar

Iciar Astiasarán Anchia (Aretxabaleta, 1960). Farmazian doktorea da, Nutrizio eta Bromatologia arloko katedraduna, eta Nutrizioari buruzko Ikerketa Zentroko zuzendaria da Nafarroako Unibertsitatean. 

Ikerketako errektoreordea izan zen 2011-2021 artean, eta Elikadura Zientzien Institutuko zuzendakarikidea. Farmaziako Errege Akademia Nazionaleko kide. 2004-2011 aldian, Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultateko dekanoa izan zen, eta batzar eta elkarte askotako batzorde zientifikoetan aritu da.

27 ikerketa-proiektutan hartu du parte; 20 doktore-tesi zuzendu ditu; haietako batzuk, sari berezidunak eta europarrak. Beste batzuekin batera, 120 argitalpen egin ditu hainbat aldizkaritan; 77 txosten batzarretarako, eta 18 liburu-kapitulu; 8 libururen argitaratzailekide izan da.

Ebaluatzaile da honako kalitate-agentzia hauetan: ANECA (Estatua), UNIQUAL (Euskadi) eta AGAE (Andaluzia); baita Food Science and Technology eta Nutrition and Dietetics arloetako aldizkari zientifiko ugaritan ere.

Urrezko Domina jaso du, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2006an emanda, "Nutrizioaren, Dietetikaren eta Elikagaien Segurtasunaren arloetan egindako ibilbide zientifikoagatik"; baita José María Busca Isusi Saria ere, Euskal Gastronomia Akademiaren eskutik. 2011n, Ibilbide profesional esanguratsuko farmazialari bat Saria jaso zuen, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak emanda.

Iciar Astiasarani elkarrizketa Euskonewsen: www.euskonews.com/0393zbk/elkar_eu.html

http://www.unav.es/departamento/caft/

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean