Gurrutxaga Abad, Ander - Jakiunde

Gurrutxaga Abad, Ander

Hautetsitako kide osoak

Soziologoa

Gurrutxaga Abad, Ander

Ander Gurrutxaga Abadek (Barakaldo, Bizkaia, 1956) Zientzia politiko eta Soziologiako lizentzia lortu zuen Deustuko Unibertsitatean 1978an. Unibertsitateko irakasle da 1979/1980 ikasturteaz geroztik. Soziologian doktoregoa lortu zuen 1984an. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titular da 1989az geroztik.  Soziologian katedraduna da EHUn 1994az geroztik. Gaur egun, INNOLAB, Aldaketa, Konplexutasun eta Berrikuntzari buruzko Bikaintasun-taldeko ikerlari nagusi da.

Idatzi dituen liburuen artean honako hauek nabarmendu daitezke: El código nacionalista vasco durante el franquismo (1985); La Refundación del nacionalismo vasco (1990); La transformación del nacionalismo (1996); Las paradojas sociológicas (1996); La mirada difusa (2002); El presente del estado-nación (2004); La producción de la idea del nosotros (2005); Spanish and Latin American Transitions to Democracy (2005); El malestar en la democracia (2005); Occidente y las otras modernidades (2007); Recorridos por el cambio, la innovación y la incertidumbre (2010); La luz de la luciérnaga. Diálogos sobre innovación social con Javier Echeverria (2012); Implications of Current Research on Social Innovation in the Basque Country (ed.) (2012); Societies and Social Innovation (2013); Voces y argumentos de la innovación social (2013); Fábricas del futuro, Auxkin Galarragarekin batera (2017); Rutas nacionalistas (2017) eta Mapas del cambio (2017, argitaratzear).

Ikerlari nagusi izanik, hogeita zortzi ikerketa-proiektu zuzendu ditu hala Estatuan nola atzerrian. Irakasle gonbidatu izan da atzerriko eta Espainiako unibertsitate askotan –San Diego (Kalifornia), Tel Aviv, Santo Domingoko Unibertsitate Nazionala, Cuzcoko Unibertsitatea, Veracruzana Unibertsitatea (Veracruz, Mexiko), Duke Unibertsitatea, Madrilgo Konplutentsea, Bartzelonako Autonomoa, Granadako Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa–. Hogeitik gora doktore-tesi zuzendu ditu.

Hauek dira, besteak beste, izan dituen kargu instituzionalak: Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Saileko zuzendari (1994-1996 eta 2002-2004 aldietan), Gizarte- eta Komunikazio-zientzien Fakultateko jarduneko dekano (1989-1990), Ikasketen Antolamenduko dekanorde (1987-1990), Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreorde (1990-1991), Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateen zuzendari (1996-1997) eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde (1997-2001).

Halaber, erakunde hauen kide izan da: Unibertsitateen Kontseilua (1996-2001), Espainiako Unibertsitateen Kontseiluko Plangintza eta Antolamendu Batzordea (1996-2001), Espainiako Ebaluazio Batzordea (1996-2001), Eusko Jaurlaritzako I+G+Bko Ikerketa-Batzordeko presidenteorde (1997-2001) eta Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate eta Gizarte Zientzien sariko epaimahaikide (1999-2006).

Bestalde, besteak beste, sari hauek eskuratu ditu: Sustatu Saria (Eusko Jaurlaritzako Lan Saila), “La Búsqueda de la Víctima” artikuluarengatik (1989); Euskoiker Saria, Gizarte Zientzietako Ikerketa-ibilbide onenarengatik (2012); akzesita Eurobak Sarietan (2014) eta finalista Saiakerako Euskadi Sarietan, Voces y Argumentos de Innovación Social lanarengatik (2014).

Gurrutxaga irakaslea Jakiundeko kide bilakatu zen 2017ko azaroaren 24an.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean