Retegui Ayastuy, Javier - Jakiunde

Retegui Ayastuy, Javier

Hautetsitako kide osoak

Ingeniari teknikoa

Retegui Ayastuy, Javier

Javier Retegui Ayastuy (Bergara, 1937). Bergarako Lanbide Eskolan ikasi zuen. 17 urterekin, Bergarako Unión Cerrajera enpresan hasi zen lanean, eta, aldi berean, Industria Peritutzako ikasketak egin zituen Arrasateko Eskola Politeknikoan. Donostiako Industria Perituen Eskolan eskuratu zuen titulua. Ekonomia eta Ingeniaritza ikasi zituen, gainera. Peritutza-ikasketak amaitu zituenean, Arrasateko Eskola Politeknikoen hasi zen irakasle, eta, handik urtebetera, zuzendari izendatu zuten: 1962tik 1975 arte egon zen karguan.

1975ean, HEZIBIDE ELKARTEA zuzendu zuen, Deba Garaiko unibertsitate eskolen sorreran laguntzen zuela eta ibarreko hezkuntza-sistema koordinatzen zuela. Urte horretan berean, IKERLAN Ikerketa Zentroko presidentetza hartu zuen.

LKS Aholkularitza eta Ingeniaritza enpresako zuzendaria izan da; enpresen kontu-ikuskaritzan aritzen den AUDILAN enpresako presidentea, eta Euskadiko Kutxako Enpresa Saileko zuzendaria.

1991 eta 1992 bitartean, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuko (SPRI) zuzendari nagusia eta kontseilari delegatua izan zen.

1979an, Autonomia Aurreko Euskal Gobernuarekin elkarlanean aritu zen, Hezkuntza Sailean, eta, gero, zenbait postu eduki zituen Eusko Jaurlaritzan: Hezkuntza sailburuorde (1979-1982); Industria eta Energia sailburuorde (1992), eta Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburu (1995-1998).

1999 eta 2002 bitartean, bi kargu uztartu zituen: Mondragon Korporazio Kooperatiboko (MCC) Garapen Teknologikoa eta Kalitatea Saileko zuzendari eta Mondragon Unibertsitateko Errektore Goren.

Eusko Ikaskuntzako presidente izan da (2002-2008), eta, egun, hango Ohorezko Presidentea da.

Elkarrizketa Euskonews

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean