Erakusketa eta solasaldiak
Lekua
- Hondarribia
Data: Irailak 24 - Urriak 28
Erakusketa: Harresilanda
Solasaldia: Urriak 25, 19:00h, Kultur Etxea
Datozen erakusketak
— Arrasate
— Bilbo
— Vitoria-Gasteiz
Iraganeko erakusketak
— Donostia, Zuloaga Plaza: Otsailak 6 - 28
— Bergara, Laboratorium: Martxoak 2 - 31
— Iruña, Karlos III.a: Apirilak 2 - 30
— Bilbo, Deustuko Unibertsitatea: Maiatzak 27-Ekainak 10
— Leioa, UPV/EHUko campusa: Maiatzak 3 - 27
— Miramar Jauregiko lorategia, UIK, uztaila
— Uxue (Nafarroa), Aljibe Plaza, Abuztuak 5 - Irailak 24
Egungo erronketako bat da emakumeek jakintzaren arloetan egiten duten lana ikusezin bihurtzen duten gizarte-ohiturak gainditzea.
Neska-mutilek edozein diziplinatan aukera-berdintasunean ikasi eta lan egin dezaten, gure gizarteak emakumeek bizitzako arlo guztietan duten presentzia ezagutu eta ikusarazi behar du. Emakumeak ari dira zientzietan, arteetan eta letretan, eta egiten duten lanarekin gozatzen dute.
24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketaren helburua da gizarteari errealitate hori erakustea, eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea.
Erakusketan aurkezten diren emakumezko jakitunek, ibilbide profesional luzea egin eta gero, bikaintasuna lortu dute beren diziplinetan, eta, beste emakumezko jakitun gazteago batzuk punta-puntako lana egiten ari dira beren lanbideetan.
Erakusketako 24 kideen argazkiak eta bideoak Marina Palaciok eginak dira eta Jakiunderen 2022 eta 2023ko egutegian dute jatorria.
Protagonistak erakusketarako ausaz hautatuko Jakiundeko 24 emakume dira.
Erakusketaren helburua da gizarteari errealitate hori erakustea, eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea.
24 Kide
Itziar Alkorta Idiakez
UPV/EHUko UIK - Udako Ikastaroen zuzendaria, Zuzenbide Zibileko irakasle titularra.
+ InfoMaribel Arriortua Marcaida
Kimikaria. UPV/EHUko Kristalografia eta mineralogia katedradun emeritua.
+ InfoItziar Astiasaran Antxia
Nafarroako Unibertsitateko Nutrizio eta Bromatologia arloko katedraduna; Jakiundeko lehendakariordea.
+ InfoLourdes Basabe-Desmonts
Ikerbasque ikerketa-irakaslea, UPV/EHUko Mikrofluidika Klusterreko zuzendaria, Euskal Herriko Unibertsitatea.
+ InfoMaría Bayo
Abeslari lirikoa. Valentziako Centre de Perfeccionament del Palau de les Arts-eko zuzendaria eta ahots eta musika aholkularia.
+ InfoTeresa Catalán
Konpositorea. Konposizio eta instrumentazioko katedradun emeritua, Madrilgo Goi-Mailako Errege Musika Kontserbatorioa.
+ InfoMaria Jesus Esteban Galarza
Matematikaria, CNRS-Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionaleko ikerketa zuzendaria, Paris, Frantzia.
+ InfoEva Ferreira García
Ekonomia aplikatuko katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, UPV/EHU.
+ InfoBegoña García-Zapirain
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko katedraduna eta Ingeniaritza Biomedikoaren koordinatzailea. eVIDA taldeko ikertzaile nagusia.
+ InfoAran Garcia-Lekue
Fisikaria, Ikerbasque ikertzailea. Donostia International Physics Center (DIPC).
+ InfoSonia Gaztambide Sáenz
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko burua, Biocruces Bizkaia; UPV/EHUko Medikuntza irakasle titularra.
+ InfoNaroa Ibarretxe Bilbao
Neuropsikologoa. Irakasle titularra eta ikerlaria, Deustuko Unibertsitatea
+ InfoMaría Iraburu Elizalde
Biokimika eta Biologia molekularreko katedraduna, Nafarroako Unibertsitateko errektorea.
+ InfoCarmen Mijangos Ugarte
CSICeko ikerketa-irakaslea, Polimeroen Zientzia eta Teknologia Institutua.
+ InfoOihana Otaegui Madurga
Ingeniaria (Automatika eta Industria Elektronika), Garraio Sistema Adimentsuen Saileko zuzendaria, VICOMTECH.
+ InfoMª Teresa Telleria Jorge
Ad honorem ikerketa-irakaslea, Madrilgo Errege Lorategi Botanikoa, CSIC. Idazlea.
+ Info