Zikloak
Jakin-mina
JAKIN-MINA Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleei zuzendutako ekimena da, eta aditu handiek eskainitako diziplina askotako hitzaldi-zikloak osatzen dute egitaraua. 2011n lehen edizioa antolatu zenetik hiru mila gaztek baino gehiagok hartu dute parte.
Egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren babesa du, eta honako unibertsitate eta erakundeen laguntza: Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Nafarroako Unibertsitatea, Kutxa Fundazioa, Polymat, San Telmo Museoa, Artium Museoa eta Bilboko Arte Ederren Museoa.
Hotsak / Sonidos
Musika arteetan dago, zientzietan, erlijioan... eta giza bizitzaren beste hainbat alderditan, berez ez baitzaie arrotza.
Hotsak-Sonidos hitzaldi eta elkarrizketa zikloek osatzen duten programa bat da, musikaren eta beste diziplina batzuen arteko harremana erakustea helburu duena. Iruñeko Nafarroako Artxibo Nagusian egiten da programa azaroan, Artxiboaren udazkeneko ekitaldien baitan. Hotsak-Sonidosek Laboral Kutxaren eta Nafarroako Gobernuaren babesa du.
Solasaldiak
Solasaldiak-Coloquios publiko zabalari irekitako programa da. Mahai-inguru batean bildutako diziplina askotako adituek gai nagusi bati buruzko hausnarketa egiten dute, beren ezagutza-eremu espezifikoetatik abiatuta.
Hainbat solasaldi San Telmo Museoarekin (Erronkak/Desafíos, Donostia) eta Nafarroako Kutxa Fundazioarekin (Perspectivas, Civican, Iruña) elkarlanean egiten dira.
Uxueko udako ikastaroak
Nafarroako lehen unibertsitatea izan behar zuenaren zimenduak, Karlos II.ak 1376an sortua, Uxueko eliza-gotorlekuaren ondoan daude.
Hori aprobetxatuz eta gertaera horren 640. urteurrenarekin bat eginez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasle eta JAKIUNDEko kide Humberto Bustince 2016ko abuztuan hasi zen, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren udako ikastaroen eskaintzaren barruan, urtero Uxuen egiten diren doako ikastaro batzuk, publiko orokorrari irekiak.
Uxueko udako ikastaroak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzarekin antolatzen dira, Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuko Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren babesarekin eta Uxueko Udalaren laguntzarekin.
Agenda
Jakin-Mina
La influencia de los algoritmos de inteligencia artificial en nuestras decisiones diarias
Mª Ujué Agudo Díaz
Auditorio CIVICAN-Fundación Caja Navarra
+ InfoJakin-Mina
The new food revolution
Xana Belastegui
Sala de prensa, UPNA/NUP, Avda. de Tarazona s/n
+ InfoJakin-Mina
Alimentación saludable y sostenible: fuentes de proteínas alternativas
Astiasarán Anchia, Iciar
Auditorio CIVICAN-Fundación Caja Navarra
+ Info