Argitalpenak
Erronkak
Gizarte guztiek hainbat denbora-esparrutako arazoei egin behar diete aurre. Batzuk aste batzuetan baino ez dira agertzen, beste batzuk hilabeteetan edo urteetan luzatzen dira; gutxienak belaunaldi bati baino gehiagori dagozkien arazoak dira. Horiei erronka deitzen diegu, erronka handiak dira. Gutxi dira, baina garrantzi eta inplikazio handikoak dira. Arrakastaz gainditzen badira, gizarte osoak modu erabakigarrian aurrera egin dezake. Porrot eginez gero, geldialdia edo, are gehiago, atzerakada izan daiteke ondorioa.
Edizioak
Talentuaren kudeaketa negu demografikoan. Gogoeta eraikitzailea
Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean Jakiundek 2023ko ekainaren 7an Bizkaia Aretoan antolatutako ekitaldiaz Juanjo Álvarez Rubio akademikoak egindako laburpena. Hitzaurrea, Juan Ignacio Pérez Jakiundeko lehendakariarena da.
Riev
Jakiunde 2022an hasi zen Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean, RIEV aldizkariaren neguko alea diseinatuz. Lankidetza horrek, gizartearen egungo eta etorkizuneko erronkei buruzko azterketa eta hausnarketa sustatzeaz gain, bi erakundeen arteko aliantza sendotu du zientziak, arteak eta letrak indartzeko eta zabaltzeko, Julio Urquijok 1907an sortutako nazioarteko aldizkari honen bitartez. 2015etik Nicarnor Usua Lezaunek zuzentzen du aldizkaria.
Jesus M. Ugalde eta Javier Echeverria akademikoak dira Jakiundek diseinatzen duen neguko alearen editoreak.
REVISTA INTERNACIONAL DE ESTUDIOS VASCOS 68,2
Large Techno Social Systems. Emergence of Social Welfare Techno Systems
Jakiundek diseinatutako bigarren RIEV alea (68,2).
Editore gonbidatuak: Lourdes Basabe Desmonts, ikerketa irakaslea eta UPV/EHUko Mikrofluidika eta Biomika Klusterreko zuzendaria, eta Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia, Deustuko Unibertsitateko Deusto Business Schooleko Ekonomia Saileko irakaslea eta ikertzailea; Jakiundeko kide urgazle gazte ohiak biak.
Artikuluen egileak: Javier Echeverría eta Jesus M. Ugalde, editoreak; Maite Apezteguía; Nekane Balluerka eta Olatz Goñi-Balentziaga; Ander Gurrutxaga eta Auxkin Galarraga; Nagore Ipiña eta Vicente Atxa; Pedro Larrañaga eta Vicente P. Soloviev; Diego López de Ipiña, Diego Casado-Mansilla, Maite Puerta-Baldarrain eta Oihan Gómez-Carmona; Itziar Otegui, Andoni Ibarra eta José María Pitarke; Ignacio Palacios-Huerta; eta Lourdes Basabe-Desmonts eta Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia, editore gonbidatuak.
DeskargatuREVISTA INTERNACIONAL DE ESTUDIOS VASCOS 67,2
Artificial Intelligence, its potentials and limitsJakiundek diseinatutako RIEV aldizkariaren lehen alea (67,2).
Editore gonbidatua: Ignacio Arganda-Carreras, UPV/EHUko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala Saileko Ikerbasque ikertzailea; Jakiundeko kide urgazle gaztea.
Artikuluen egileak: Javier Echeverria eta Jesus M. Ugalde editoreak; Víctor Gómez Pin; Iñaki Pinillos, Itziar Alkorta; Javier, Tejada; Naroa Martínez, Ujué Agudo eta Helena Matute; Ion Errea eta Aran Garcia-Lekue; Humberto Bustince; eta Ignacio Arganda-Carreras, editore gonbidatua.
Egutegia
Jakiundeko egutegiak karrera profesional luze baten ondoren beren diziplinetan bikaintasuna lortu duten akademikoak aurkezten ditu, baita beren lanbidean puntapuntako lana egiten duten kide gazteagoak ere.
Akademiaren adierazpenak
Akademiaren adierazpenak jakitunek gai jakin bat astiro eta sakon aztertu eta hausnartu eta gero plazaratzen dira. Azterketa hauen abiapuntua Jakiunderen baitan sortzen da edota erakunderen baten eskakizunari erantzunez egiten da.
Politika zientifikoari buruzko Jakiunderen aldarrikapena (2013)
Jakiundek politika zientifikoari buruzko adierazpen bat argitaratu zuen 2013an, politika zientifiko ausart, zorrotza eta iraunkor baten beharra adierazziz. Akademiaren iritziz, une hartan bizi zen krisi ekonomikoaren egoeran, inbertsio publikoak murrizteko presioa gero eta handiagoa zen garaian, beharrezkoa zen politika zzientifiko eraginkorra.Jakiunderen ustez, zientzia zentzu zabalenean hartuz, zientzia-ezagutzaren eta teknologiaren ikerketan eta garapenean egindako inbertsio publikoa ez da ez laguntza bat, ez luxu bat, gizartearen garapenerako ezinbesteko baldintza baizik.
Jakiunderen ustez, jakintza zientifikoaren arloak ikertzeko eta garatzeko inbertsio publikoa, terminoaren eta teknologiaren zentzurik zabalenean, ez da ez sorospena ez luxua, garapenerako ezinbesteko baldintza baizik.
DeskargatuJakitera
Izen horixe izango du Akademiaren argitalpen sailak. Egitasmo honen helburua Jakiunde zer den eta zer egiten duen ezagutaraztea da, bere xedea gauzatu eta baloreak sustatu ahal izateko.
Zer da Jakiunde?
Agenda
Jakin-Mina
¿Está aumentando la diabetes entre los jóvenes? De qué hablamos cuando hablamos de diabetes
Gaztambide Sáenz, Mª Sonia
Bizkaia Aretoa
+ InfoJakin-Mina
¿Qué nos enseñan Shein y Temu sobre el comercio internacional?
Asier Minondo
Carlos Santamaria Zentroa, Donostia/San Sebastián
+ InfoJakin-Mina
La Inteligencia Artificial en el deporte
Larrañaga Múgica, Pedro
San Telmo Museoa, Donostia/San Sebastián
+ Info