Objektu ezberdinak izanik ere, hizkuntzek eta espezie biologikoek antzekotasun ugari dituzte, bai hizkuntza aniztasunak, alde batetik, eta bioaniztasunak, bestetik, munduan duten banaketaren ezaugarriei dagokienez, bai haien eboluzioan izan diren gertakarien nolakotasunari dagokionez.
Horregatik, hizkuntzalaritzak eta biologiak hainbat elementu partekatzen dituzte behaketa prozesuetan, metodo enpirikoan eta baita are lanketa teorikoan ere. Hitzaldian bi zientzia edo jakintza-arloren arteko zubiak non dauden erakusten eta ulertzen saiatuko gara, antzekotasunekin batera ezberdintasunak ere nabarmenduz.
Ivan Igartua Hizkuntzalaritzan doktore, UPV/EHUko Eslaviar Filologiako katedraduna da, eta Jakiundeko kidea.