Ana Zubiaga Jakiundeko lehendakari berria

Ana Zubiaga Elordieta Jakiundeko lehendakari hautatu du Akademiako Batzarrak 2024-2028 laurtekorako, Arantzazun 2024ko azaroaren 22an ospatutako Ohiko Osoko Bilkuran.

Bilkurak berrogeita hamar kide ingur elkartu zituen eta, lehendakariarekin batera, Akademia gidatuko duen taldea hautatu zuten akademikoek.

Honako kideek osatuko dute Mahaia:

  • Ana Mª Zubiaga Elordieta, kide hautetsi osoa, lehendakaria
  • Juan José Alvarez Rubio, kide hautetsi osoa, lehendakariordea
  • Nora Alonso Casajús, kide hautetsi osoa, mahaikidea
  • Andrés Arizkorreta García, kide hautetsi osoa, mahaikidea
  • Humberto Bustince Sola, kide hautetsi osoa, mahaikidea
  • Teresa Catalán Sánchez, kide hautetsi osoa, mahaikidea
  • María Jesus Esteban Galarza, kide hautetsi osoa, mahaikidea
  • Sonia Gaztambide Sáenz, kide hautetsi osoa, mahaikidea
  • Joakin Gorrotxategi Txurruka, kide hautetsi osoa, mahaikidea
  • José Mari Rodríguez Ibabe, kide hautetsi osoa, mahaikidea
  • María Teresa Tellería Jorge, kide hautetsi osoa, mahaikidea
  • Iván Igartua Ugarte, kide urgazlea, diruzaina
  • Jakeline Barker Garayar, idazkaria

Mahaiaren eginkizuna da lehendakariari sostengua ematea, eta Batzar Orokorrari urteroko egitasmo, proiektu eta jarduera egitarauak aurkeztea, onartu ditzan. Batzar Orokorrak adostutako helburu, eginkizun, eta eskuduntzak betetzeko beharrezkoak diren aginpideak bere gain hartzen ditu Mahaiak.

Jakiunderen lehendabiziko lehendakaria Pedro Miguel Etxenike izan zen, egungo Ohorezko Lehendakaria, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna, eta DIPCko lehendakaria.

Ondoren, Jesus M. Ugalde, UPV/EHUko Fisika Kimikoko katedradunak ordezkatu zuen karguan, bi agintaldiz lehendakari izan zelarik.

Hirugarren lehendakaria Juan Ignacio Pérez Iglesias izan da, UPV/EHUko Fisiologiako katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria, 2024ko ekainean Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua izendatu zuten arte.

Iciar Astiasarán 2020-2024ko lehendakariordeak, Nafarroako Unibertsitateko Bromatologia eta Nutrizioko katedradunak ordezkatu zuen jarduneko lehendakari moduan Juan Ignacio Pérez, Ana Zubiaga hautatua izan den arte.

Lehendakariak lau urtean behin hautatzen ditu kideek osatutako Batzarrak.

Galeria

Ana Zubiaga Jakiundeko lehendakari berria

Berri gehiago

24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa Donostian

Daniel Innerarityk hiru Doctor Honoris Causa jaso ditu Argentinan

Humberto Bustince Honoris Causa doktore izendatu du UFRN-k

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean