Jakin-Mina

Jakin-mina ziurtagiri banaketa ekitaldia Bilbon

Data: 2024.05.21
Ordua: 11:00

Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak JAKIN-MINA 2023-2024 ziurtagiriak eman zituen maiatzaren 21ean, asteartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian, Bilbon. Jakiundeko akademiko oso eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari Miguel Zugazak sarrera eman zion ekitaldiari, Jakiundeko idazkariak, Jakeline Barkerrek, ekitaldia aurleztu eta gero.

Guztira, Bizkaia osoko 20 ikastetxetako 98 gaztek, 64 ikaslek eta 34 ikaslek, jaso zituzten diplomak, JAKIN-MINA zikloak osatzen dituzten bost hitzaldietatik lautan gutxienez egon baitira. Jakiundek hiru ziklo antolatzen ditu Bilbon: Bizkaia Aretoan (UPV/EHUn) eta Deustuko Unibertsitatean (DBS), azaroa eta martxoa artean, hilean behin, ostiral arratsaldean (17:30ean).

Ikasle-irakasleak joan ziren ekitaldira, hain zuzen ere, ezinbestekoa baita ikasleen eginkizuna JAKIN-MINA egitasmoan, ikasleei programaren berri emateko, eta egitasmoan parte hartzera bultzatzeko.

Bertaratze-ziurtagiriarekin batera, ikasleek Arte Ederren Museoaren lagun-txartela jaso zuten, Bilboko Museoa eta Jakiunderen arteko opari gisa.

2023-2024 ikasturtean, honako ikastetxetako 129 ikaslek eman zuten izena, DBH 4. mailakoak gehien batean:

Ander Deuna (Sopela), IES Arratia BHI, IES Arrigorriaga BHI, Colegio Ayalde (LOiu), Begoñako Andra Mari La Salle (Sestao), IES Beurko BHI (Barakaldo), Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi), IES Ignacio Ellacuria/Zurbaran BHI (Bilbao), IES Ikasbide BHI (Bilbao), Kirikiño Ikastola (Bilbao), Lauaxeta Ikastola (Zornotza), Lauro Ikastola (Loiu), IES Miguel de Unamuno BHI (Bilbo), Ntra- Sra. de Europa (Getxo), Ntra. Sra. de las Mercedes-Mercedarias (Leioa), IES San Adrian BHI, Sta. María-La Mennais (Portugalete), IES San Pelayo BHI (Ermua), Seber Altuna Ikastola (Gernika-Lumo), eta IES Zalla BHI.

2024-2025 ikasturteari dagokion egitaraua irailean iritsiko da ikastetxetara.

Galeria

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean