Jakin-Mina

Jakin-mina ziurtagiri banaketa Gipuzkoan

Data: 2024.05.23
Ordua: 17:24
Lekua: Gipuzkoa


Joan den amaizatren 23an Gipuzkoako Foru Aldundian ospetu zen Jakin-mina ziurtagiriak banatzeko ekitaldia, Irune Berasaluze, Gobernantzako diputatu eta bozeramaile eta Iosu Zabala, Jakiundeko ohorezko kidearen parte hartzearekin.

2023-2024 ikasturtean 16 ikastetxetako 99 ikaslek parte hartu dute egitasmoan, eta horietatik 89k diploma jaso dute ziklo bakoitzeko bost hitzaldietatik gutxienez lautan parte hartzeagatik. Ziurtagiriak banatu ondoren, Aldundiaren Jauregiko gune nobleko bisita gidatua egin zuten, Irune Berasaluze diputatuaren eskutik.

Ikasleak beren irakasleek lagunduta joan zire ekitaldira; irakasleen zeregina funtsezkoa da Jakin-mina programari buruzko informazioa eta programan parte hartzeko proposamena irakasleengandik jasotzen baitute ikasleek.

Gipuzkoam 2023-2024 iaksturtean hiru Jakin-mina ziklo eskaintzen dira: bi ziklo Donsotian (Joxe Mari Korta Zentroa, UPV/EHU, eta San Telmo Museoa) eta Arrasaten (Goiz Eskola POliteknikoa, Mondragon Unibertsitatea, eta azarotik martxora bitartean egiten dira; hilero hitzaldi bat eskaintzen da, ostiralez, 17:30ean.

Azken edizioan egitasmoan parte hartu duten ikastetxeak honako hauek izan dira: Antigua-Luberri, Aldapeta eta UPA (Usandizaga, Peñaflorida, Amara) Donostiakoak, Arizmendi Ikastola (Arrasate), Haurtzaro Ikastola (Oiartzun) Herrikide (Tolosa), Jakintza (Ordizia), Koldo Mitxelena institutua eta Orereta Ikastola (Errenteria), La Salle Beasain, La Salle Berrozpe (Andoain), Pasaia-Lezo Lizeoa, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Uzturpe Ikasltola (Ibarra), Zumaiako institutua eta Zumaiena (Zumaia).

Jakin-minaren 2024-2025 ikasturteko edizio berria irailean iritsiko da ikastetxeetara.

Galeria

Jakin-mina ziurtagiri banaketa Gipuzkoan
Jakin-mina ziurtagiri banaketa Gipuzkoan
Jakin-mina ziurtagiri banaketa Gipuzkoan
Jakin-mina ziurtagiri banaketa Gipuzkoan
Jakin-mina ziurtagiri banaketa Gipuzkoan
Jakin-mina ziurtagiri banaketa Gipuzkoan
Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean