Jakin-Mina

Aupa Athleti!!! Bilboko harrera antropologiatik

Data: 2024.11.15
Ordua: 17:26
Lekua: Deustuko Unibertsitatea-DBS (Segundo piso, aula 26. Gela, bigarren solairua)


Aupa Athleti!!! Bilboko harrera antropologiatik

Erritualak oso garrantzitsuak dira gizakientzat, eta gure bizimoduan eragin handia daukate. Nahiz eta normalean erlijioarekin lotzen ditugun, gehienek ez dute ezer ikusirik. Batzuk ezagutzen ditugu, esate baterako: Gabonak, Gau Beltza, Korrika, San Joan suak, Aste santuko prozesioak, herriko jaiak, eta abar; baina horiek baino gehiago daude. Erritual ugari daude, bakoitzak esanahi desberdina badu ere; halere, batak besteekin ezaugarri komunak dauzkate (ibilbide berezia, musika, denbora…).

Antropologiak erritualak aztertzen ditu; horregatik, erritual berezi bat ikertzeko eredu hauxe erabiliko dugu: Erregearen Kopa irabazi eta gero, Bilbon Athletiri egindako harrera. Ikusiko dugu zergatik den errituala, zer esanahi daukan, zertarako balio duen, eta zeintzuk diren bere ezaugarriak. Zuek han ego al zineten? Ospakizunera itzuliko gara hitzaldian, baina beste ikuspuntu batetik biziko dugu.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean