Islandian XVII. mendean idatziriko hiru hitz-zerrendatan (eta XIX. mendeko laugarren batean), euskarazko hitzak agertzen dira; badira jatorri desberdinetako hizkuntzen aztarnak erakusten dituzten esaldi gutxi batzuk ere. Esaldi horietan agertzen den hizkuntzari, Basque pidgin deitu zaio.
Euskararen aztarna horien testuingurua kokatzeko, XVI-XVII. mendeetako euskal arrantzaleen Ipar Atlantikoko arrantza-lekuei buruz dakiguna laburtuko dugu lehenbizi. Gero, pidgin kontzeptuak zer adierazten duen azalduko eta, batez ere, testuak eurak erakutsi eta aztertuko ditugu (hala hitzak nola esaldiak).
Hona hemen Islandiako hitz-zerrendetan bildu diren esaldi batzuk:
bocata for mi attora
presenta for mi locaria
ser ju presenta for mi
for mi presenta for ju biskusa eta sagarduna
Zein hizkuntza da hori? Zein hizkuntzatako elementuak ezagutzen ditugu? Ezagutzen al dugu esaldi horietan euskarazko elementurik? Halako galderei erantzuten ahaleginduko gara hitzaldian.
Jakin-Mina
For ju bustana: XVII. mendeko euskaldunak islandiarrekin hizketan
Data: 2024.12.13
Ordua: 17:30
Lekua: Bizkaia Aretoa