Gazteek teknologia digitalekin duten harremana denon ahotan dago.
Ikerketek diotenez, harreman horretan eragin negatiboak gailentzen direla: menpekotasuna, osasun mentalean eta fisikoan inpaktu desegokia, asialdiaren sedentarismoa...
Zer gertatuko litzateke harreman horren lema gazteek hartuko balute? Egiten dugun erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi du saio honek, gazteen eta teknologia digitalen arteko harremanaren inguruko kontzientzia lantzeko eta harreman horretan erabakiak hartzeko gaitasuna handitzeko. Horretarako, 3 teknologia hartuko dira ardatz: mugikorra, bideojokoak eta adimen artifiziala.
Amaia Arroyo Mondragon Unibertsitateko HUHEZI-ko irakaslea eta ikerlaria; KoLaborategiko, Digitalizazioa arloko ikerketaren koordinatzailea