Jakin-Mina

Ukrainaren aurkako erasoa eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren eskumena: eraso-krimena epaitzeko berariazko auzitegi bat sortzeko beharra?

Data: 2024.03.15
Ordua: 17:30
Lekua: Goi-Eskola Politeknikoa, Mondragon Unibertsitatea, Errektoretza eraikina, Arrasate


Ukrainaren aurkako erasoa eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren eskumena: eraso-krimena epaitzeko berariazko auzitegi bat sortzeko beharra?

Nazioarteko Zigor Auzitegiaren (NZA) Estatutuan jasotako krimenik berriena da eraso-krimena (crime of aggression; crimen de agresión; crime d’agression); izan ere, 2010era arte Estatu kideek ez zuten haren definiziori buruzko adostasunik lortu eta 2018ra arte ez zen aktibatu auzitegiak krimen horren gainean duen eskumena. Nahiz eta nazioarteko komunitateak uste duen Ukrainan eraso-krimena gertatu dela, NZAk eraso-krimenaren gainean duen eskumena baliatzeko aurreikusten diren baldintza zorrotzen ondorioz, aipatutako auzitegiak ez du eskumenik hura epaitzeko.

Horiek horrela, hitzaldiaren helburua da azaltzea zer oztopo dauden eta horiei aurre egiteko zer irtenbide proposatu diren.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean