Aguirresarobe Zubía, Javier - Jakiunde

Aguirresarobe Zubía, Javier

Gipuzkoa

Argazki zuzendaria

Aguirresarobe Zubía, Javier

Javier Aguirresarobe Zubía (Eibar, 1948). Argazki Zuzendaritza ikasi zuen Madrilgo Zinematografia Eskola Ofizialean.

Bere lehen filman ¿Qué hace una chica como tú en un sitio como éste? (F. Colomo, 1979) parte hartu arte, kazetari, argazkilari eta argazkigintza-laborategiko teknikari aritu zen.

Lehen filmaren ondoren, hauek heldu ziren: El proceso de Burgos, La fuga de Segovia eta La muerte de Mikel: Imanol Uribek zuzendutako hiru film. Haiei esker sendotu zen Javierrek zinema-argazkigintzan hasitako ibilbidea.

Jadanik Madrilen, beste film batzuetan aritu zen: El bosque animado (José Luis Cuerda); El sol del membrillo (Víctor Erice); Beltenebros, El perro del hortelano eta Tu nombre envenena tus sueños (Pilar Miró), eta Días contados (Imanol Uribe). Azken urteetan, honako hauetan hartu du parte: La niña de tus ojos (Fernando Trueba); Los otros eta Mar adentro (Alejandro Amenábar); Hable con ella (Pedro Almodóvar); Soldados de Salamina (David Trueba); Goya´s ghosts (Milos Forman); The city of your final destination (James Ivory); Vicky Cristina Barcelona (Woody Allen); The road, Cormac McCarthy-ren eleberrian oinarritua (John Hillcoat), eta Crepúsculo-Nueva Luna (Chris Weitz).

Zinematografia Sari Nazionala eta Argazki Onenarentzako sei Goya Sari dauzka. 2009an, Euskaldun Unibertsala Saria jaso zuen, eta 2012an Zinezko Bizitza Saria.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean