Arranz Otaegui, Amaia - Jakiunde

Arranz Otaegui, Amaia

Gipuzkoa

Historialaria

Arranz Otaegui, Amaia
Amaia Arranz Otaegui (Tolosa, Gipuzkoa, 1987) Historian lizentziatua da (2009) eta Arkeobotanikan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (2015). Historiaurrean aditua, bere ikerketaren zati handi bat Asiako hego-mendebaldean garatu du (Siria, Jordania eta Iran). Bere ikerketa ildoak dira, besteak beste, Historiaurreko landare-dietaren azterketa, basa-landareen erabilera eta ondorengo etxekotze-prozesua. Ikerlari lanetan aritu da Copenhageneko Unibertsitatean (2015-2020), eta Marie Sklodowska-Curie proiektu baten buru izan zen Parisko Historia Naturaleko Museo Nazionalean (2020-2021), Asiako hego-mendebaldeko azken ehiztari-biltzaileek eta lehen nekazari-komunitateek kontsumitutako elikagaien hondakinak aztertzeko. Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) Historia Institutuan lan egin du, Juan de la Cierva Incorporación kontratuaren bitartez. Gaur egun, Ikerbasque ikerlaria da, UPV/EHUn afiliatua, eta ERC Starting Grant beka baten jabe da. Bere ikerketak, batez ere, Asiako hego-mendebaldeko azken ehiztari-biltzaileen eta lehen nekazarien elikagaiak landare-oinarria zuela ulertzen lagundu du, arkeobotanikaren, etnoarkeologiaren eta arkeologia esperimentalaren bidez ideia eta hipotesi berriak ekarriz.

Amaia Arranz Otaegui Jakiundeko kide urgazle gazte hautatua izan zen 2023ko azaroaren 17an.
Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean