Arganda Carreras, Ignacio
Kide urgazle gazteak
Computer engineer
Ignacio Arganda Carreras (Madril, 1980). Informatikako Ingeniaritza eta Telekomunikazioetako Europako doktoregoa lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Informatikako Ingeniaritzan lizentziatua da unibertsitate horretan bertan. Doktorego osteko ikasketak egin zituen AEBetako Massachusettseko Teknologia Institutuko Brain and Cognitive Sciencies sailean (2009-2013), eta Versaillesko Institut National de Recherche Agronomiqueko Jean-Pierre Bourgin Institutuan (2013-2015).
Doktoregoa egin bitartean, ikerketa-egonaldiak egin zituen honako zentro hauetan: 2002tik 2004ra, Berkeleyko (Kalifornia) Lawrence Berkeley National Laboratory zentroan; 2005ean, Pragako Unibertsitate Teknikoko Centre for Machine Perception zentroan; eta, 2006an, Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Ikerketa Aplikatuko Zentroan, Iruñean. 2009an, aholkulari ibili zen Dresdengo Biologia Zelular eta Genetikako Max Planck Institutuan (Alemania) eta Zuricheko Neuroinformatika Institutuan (Suitza).
2015eko irailetik, Ikerbasqueko Research Fellow programako ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala Departamentuan.
2009an, Doktoregoko Aparteko Saria jaso zuen.
Ignacio Arganda-Carreras Jakiundeko kide urgazle gaztea da 2016ko azarotik.
https://sites.google.com/site/iargandacarreras/