Armendáriz, Montxo - Jakiunde

Armendáriz, Montxo

Hautetsitako kide osoak

Zinegilea

Armendáriz, Montxo

Montxo Armendáriz Barrios (Olleta, 1949). Industria Maisutzako titulua eskuratu zuen, eta Elektronikako teknikari eta irakasle gisa jardun 1982 arte.

Eginak dituen filmetan, hauek nabarmentzen dira: Tasio (1984), 27 Horas (1986), Las cartas de Alou (1990), Historias del Kronen (1995), Secretos del corazón (1997), Silencio roto (2001), Escenario móvil (2004) eta Obaba (2005).

1999an, Puy Oriarekin batera, ORIA FILMS ekoizpen-etxea eratu zuen, eta bi film produzitu zituen harekin: La guerrilla de la memoria (Javier Corcuera, 2002) eta El inmortal (Mercedes Moncada, 2005).

Honako hauek eman dizkiote, besteak beste: Kulturako Viana Printzea Saria (1998), Salamancako Hiriko Kultura Izarra (2006), Zinemaren eta Gizarte Balioen Saria (2008) eta Huescako Hiria Saria (2010). Nafarroako Unibertsitate Publikoak Honoris Causa Doktore izendatu zuen, 2010ean. Nafarroako Gobernuaren Francisco Javier Saria 2015. Eusko Ikaskuntza Saria 2017.

Haren filmek sari ugari iritsi dituzte: Urrezko Makila, Miarritzeko Zinemaldian; Urrezko Maskorra, Donostiako Zinemaldian; Goya Saria, Espainiako Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren eskutik; Aingeru Urdina Saria, Berlingo Zinemaldian; Dokumental Onenaren Saria, Euskal Zinemaren Lehiaketan; Film Onenaren Saria, Montpellierreko Zinemaldian; Gidoi Egokitu Onenaren Saria, Canneseko Zinemaldian, eta Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren Oscar sarietarako hautagai izan zen Los Angelesen.

Omenaldi ugari jaso ditu, eta haren obraren atzerabegirakoak egin dira Gaztela eta Leonen, Málagan, Arroxelan, Estrasburgon, Pontarlierren, Tolosan (Frantzia), Kairon, New Yorken eta Mexikon.

http://www.egeda.es/oriafilms/

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean