Asua González, José Mª - Jakiunde

Asua González, José Mª

Hautetsitako kide osoak

Ingeniari kimikoa

Asua González, José Mª

José M. Asua González (Zaratamo, 1953). Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingeniaritza Kimikoko katedraduna eta Basque Center for Macromolecular Design and Engineering, POLYMAT Fundazioa erakundearen zuzendaria. 

Zientzia Kimikoetan lizentziatu zen, Bilboko Unibertsitatean (1975). Zaragozako Unibertsitatean doktoratu (1978). Liejako Unibertsitatean (Belgika) doktoretza-ondoko estantzia egin zuen eta urte sabatikoak eman ditu Lehigheko Unibertsitatean (AEB) Fulbright bekadun bezala eta Waterlooko Unibertsitatean (Kanada) irakasle bisitari bezala. Lovainako Unibertsitate Katolikoko (Belgika) eta Dortmundeko Unibertsitateko (Alemania) irakasle bisitaria ere bada. 

Polimerizazio erreakzioaren ingeniaritza du ikerketa-lerro nagusia. Arlo honetan 260 artikulu baino gehiago eta liburu bat argitaratu ditu, eta beste bi liburu editatu. 200 hitzalditik gora eman ditu nazioarteko hainbat batzarretan. 6 patenteren egilekide, eta 40 doktore-tesi baino gehiagoren zuzendari izan da.

Unibertsitatearen eta industriaren arteko harremanak bultzatu ditu, 30 proiektu baino gehiago zuzenduta eta enpresen aholkulari da, Europan eta Estatu Batuetan.

Honako hauen argitalpen-batzordeko kide da: Chemical Engineering Journal, Macromolecular Materials and Engineering eta Macromolecular Reaction Engineering. Polymer Reaction Engineering-eko argitaratzaile elkartua izan da, eta NATO Advanced Study Institute bateko zuzendaria.

Fullbright beka jaso zuen. 2005eko Euskadi Ikerketa Saria. Rhône Poulenc Saria ere bai, Teknologia Garbien alorrean.  

José Mª Asuari elkarrizketa Euskonewsen: www.euskonews.com/0478zbk/elkar_eu.html

http://www.sc.ehu.es/powgep99/polymat/homepage.html

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean