Bartolomé Peral, Edurne - Jakiunde

Bartolomé Peral, Edurne

Kide urgazle gazte ohiak

Soziologoa-politilogoa

Bartolomé Peral, Edurne

Edurne Bartolomé Peral Soziologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), Politika eta Administrazio Zientzian lizentziatua (UPV/EHU) eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea (Deustuko Unibertsitatea) da. Gaur egun, irakaslea da Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, eta eskolak ematen ditu nagusiki Nazioarteko Harremanen Graduan, masterreko eta doktoregoko eskolez gain. 2002az geroztik, balio eta jarrera politikoen arloan lan egin du, ikuspegi konparatuan. European Values Study-ren Espainiako programa-zuzendaria da, eta ikerketa-taldeko kide ere bada. Ikasle bisitaria izan da Essexeko, Michiganeko eta Coloniako unibertsitateetan, eta ikerlari bisitaria, berriz, Berlineko WZB Gizarte Zientzietako Zentroan, Coloniako Unibertsitateko Eurolab-en, Bremeneko Jacobs Unibertsitatean, Michiganeko Unibertsitatean eta Kaliforniako Unibertsitatean (Irvineko egoitza). Azken horretan amaitu zuen bere doktorego-tesia: babes politikoa Europan, ikuspegi konparatuan. Arlo horretako nazioko eta nazioarteko zenbait argitalpen egin ditu, eta ikerlari nagusia da estatuko ikerketa-proiektu lehiakorretan.

Edurne Barolomé JAKIUNDEko kide urgazle izan zen 2019ko azaroa eta 2021eko abendua artean.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean