Agirre Bengoa, Eneko
Hautetsitako kide osoak
Ingeniari Informatikoa
Eneko Agirre Bengoa (Eibar, 1968). Informatikan lizentziaduna (1990, EHUn Sari Berezia), Master of Science in Knowledge Based Systems (1991) Edinburgoko unibertsitatean, Doktorea informatikan (1999) EHUn. EHUko irakaslea da 1995. urtetik, egun irakasle osoa. LSI saileko zuzendaria (2017-2019). Informatikako Ikerkuntzan Sari Nazionala Espainian (2021). ACL fellow aukeratua izan zen 2021. urtean. Ikerketa arloari dagokionez, ikasketa sakonean oinarritutako adimen artifizialean eta hizkuntza teknologian ari da, baita adimen artifizial sortzailearen inguruko teknologia euskarara ekartzen ere.
HiTZ ikerkuntza zentroa (hitz.ehu.eus) eta IXA taldea (ixa.ehu.eus) zuzentzen ditu, A talde gisa aitortua EJren aldetik. Espainiako "Estrategia Nacional de Ingeligencia Artificial" delakoaren barruan sortutako "HiTZ Adimen Artifiziala eta Hizkuntzaren Prozesamendua" Katedraren lehen zuzendaria. 18 tesi zuzendu ditu. Ikertzaile eta irakasle bisitaria izan da 6 unibertsitatetan: New Mexico State, Melbourne, Southern California, Stanford , New York eta Edinburgo. 50 ikerkuntza proiektu hartu du parte, horietatik 15etan ikerlari nagusi bezala, Europa, Estatu Batuak, Espainia eta EAEko deialdi konpetitiboetan. 10 transferentzia kontratu izan ditu enpresekin. 200 artikulutik gora ditu, tartean arloko aldizkari gorenetan eta batez ere kongresu gorenetan onartutakoak. Bere arloan erreferentzia diren bi aldizkarietan editore-taldekoa izan da (Computational Linguistics, Transactions of the Association of Computational Linguistics), baita Journal of Artificial Intelligene Research-ekoa ere, eta Association for Computational Linguistic delakoaren "Special Interest Group on the LEXicon" erakundeko idazkari eta lehendakaria. STARSEM International Conference of Lexical and Computational Semantics (*SEM) delako kongresuaren fundatzailea, orain 13. edizioan. Artikulu hoberenaren lau sari irabazi ditu, eta Google-en ikerkuntza hiru sari ere. 25 hitzaldi gonbidatu eman ditu, nazioartean gehienak.