Etxeberria Sagastume, Juan José - Jakiunde

Etxeberria Sagastume, Juan José

Karguagatiko kide osoak

Deustuko Unibertsitateko errektorea

Etxeberria Sagastume, Juan José

Juan José Etxeberria Sagastume, Deustuko Unibertsitateko errektorea, Zuzenbide Kanonikoan lizentziatu zen Parisko Institut Catholique-n eta Zuzenbide Kanonikoan doktore egin zen Erromako Unibertsitate Gregorianoan.

Zuzenbide Fakultateko irakasle titularra eta Unibertsitate Komunitateko eta Agenda 2030eko errektoreordea izan zen, 2023ko maiatzean errektore izendatu zuten arte. Hori baino lehen, luzea izan da kudeaketa-karguetan egin duen ibilbidea, hala nola, Misioa Garatzeko Batzordeko kidea (2004ko apirilaren 28an izendatua); Zuzenbide Fakultateko Ikasleen eta Berrikuntza eta Kalitateko dekanordea (2003-2006); Deustuko Unibertsitateko Etika Gelako Batzordeko kidea (2001etik); Zuzenbide Fakultateko Unibertsitate Orientazioko Zerbitzuko tutorea (2000-2003); Zuzenbide Fakultateko 1. mailako CPA-Ikasleen Batzorde Iraunkorreko arduraduna (2000-2003); Zuzenbide Fakultateko koordinatzaile pedagogikoa; "Francisco Suárez" Jesusen Lagundiko Zuzenbide Fakultate eta Eskolen Munduko Elkarteko lehendakariordea (2005-2007); Nortasun eta Misioko errektoreordea (2007-2008); Unibertsitateko kantziler ordezkaria (2008-2014); San Francisco Javier Fundazioko presidentea (2008-2014); Ellacuria Fundazioko presidentea (2008-2014); Alboan Fundazioko presidentea (2008-2014); Euskadiko Erlijiosoen Erakundea-Confer Euskadiko presidentea (2008-2014); FERE-CECAko lehendakariordea (2008-2014); Unibertsitate Komunitateko eta Nortasun eta Misioko errektoreordea (2015-2017); Unibertsitate Komunitateko errektoreordea (2018-2020); Unibertsitate Komunitateko eta Agenda 2030eko errektoreordea (2020-2023); Deustuko Unibertsitateko Komunitateko Nagusia (2021-).

Juan José Sagastume Jakiundeko karguagatiko kide da 2023ko maiatzean errektore izendatu zutenetik.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean