Jiménez Pazos, Bárbara - Jakiunde

Jiménez Pazos, Bárbara

Gipuzkoa

Filosofoa

Jiménez Pazos, Bárbara

Bárbara JImenez Pazos (Donsotia, 1989) Filosofian doktorea da (EHU/UPV) eta, 2021az geroztik, irakasle laguntzailea UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian.

2016an doktore-tesia defendatu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Ikertzaile Doktoreen Hobekuntza Programaren (2018-2020) doktoratu ondoko beka lortu zuen Barbarak, eta, horri esker, bi urteko egonaldia egin zuen University of Leeds-eko (Erresuma Batua), School of Philosophy, Religion and History of Science eskolan. Zientzia-historiako adituek inspiratuta, Barbarak darwinismoaren berariazko azterketara eta ideien historian izan zituen inplikazio sozio-filosofikoetara bideratu zituen bere ikerketak, eta esparru horretan jarraitzen du lanean gaur egun ere.

Leedsen egon zen garaian finkatutako ikuspegiak, egungo lan-ildoa definitzeaz gain, zientzien historian eta filosofian espezializatutako UPV/EHUko iHPS-Research (https://sites.google.com/view/ihpsresearch) ikerketa-taldeko kide iraunkor gisa sartzeko aukera eman dio, bere etorkizuna eremu horretan sendotuz.

Kudeaketa akademikoan duen arduren artean, Ontologiako Nazioarteko Biltzarreko idazkari gisa egindako lana nabarmentzen da (www.ontologia.info).

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean