Lafourcade, Maïté - Jakiunde

Lafourcade, Maïté

In memoriam

Legelaria (Zuzenbidearen historia)

Lafourcade, Maïté

Maïté Lafourcade (Baiona, 1934-2025). Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko irakasle emeritu; Baiona-Angelu-Miarritzeko Diziplina Anitzeko Fakultateko irakasle, haren sorreratik; unibertsitate horretako Euskal Ikasketetako Ikerketa Zentroaren sortzailea eta zuzendaria izan zen.

Zuzenbidean lizentziaduna Bordeleko Unibertsitatean; Zuzenbide Pribatuko eta Zuzenbidearen Historiako goi mailako ikasketen diplomak, Parisko Unibertsitatean. Bere doktore tesiaren izenburua honakoa izan  zen: Les contrats de mariage du pays de Labourd sous le règne de Louis XVI. Étude juridique et sociologique.

Eusko Ikaskuntzako Zuzenbide sailarekin elkarlanean aritu zen, besteak beste, lau obra argitaratuta: La pratique actuelle du droit coutumier au Pays basque; La frontière franco-espagnole, lieu de conflits interétatiques et de collaboration interrégionale; 1492-1992. L'exode des Juifs d'Espagne vers Bayonne. Des rives de l'Ebre et du Tage vers Bayonne; eta La frontière des origines à nos jours.

Haurtzaroa Babesteko Euskal Herriko Elkarteko idazkari nagusia; Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ohorezko kide, eta Eusko Ikaskuntza-Iparraldeko presidenteorde, haren sorreratik.

67 artikulu idatzi zituen; 61 Euskal Herriari (Iparraldea) buruz. Erretiroa hartu eta gero, Euskal Zuzenbideari buruzko ikastaro bat ematen jarraitu zuen Euskal Ikasketen karreran, Baionan.

Palma Akademikoen Zaldun izendatu zuen Frantziako gobernuak, baita Merituaren eta Dedikazioaren Frantziako Urrezko Gurutzea eman ere. Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa, Giza, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria (2006), eta Sabino Arana Fundazioaren Saria (2011) jaso zituen.

Albistea Berrian

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean