Larrea, José Luis - Jakiunde

Larrea, José Luis

Hautetsitako kide osoak

Ekonomista

Larrea, José Luis

José Luis Larrea Elgoibarren jaio zen, Gipuzkoan, 1956an. Ezkonduta dago eta 3 seme-alaben aita da. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean Donostian (E.S.T.E.) eta irakaskuntza izan zen bere lehenengo ogibidea.

1980ean Euskal Administrazio Publikoan hasi zen lanean. Harrez geroztik ardura ugari izan ditu. 1991ko otsailean Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza sailburua izendatu zuten eta, ondoren, Ekonomia eta Ogasun sailburua. 1995eko urtarrilean kontseilari delegatu lanetan hasi zen Ibermátican. 1998ko urrian, erakundearen Administrazio Kontseiluak presidente exekutibo izendatu zuen.

1996-1999 artean, Euskaltel telekomunikazio konpainiako presidente izan zen eta  erakundearen sorreraz eta lehen urteetako jardueraz arduratu zen.

Era berean, APD-n kontseilari, eta Euskal Enpresarien Elkargoko zuzendaritza batzordeko eta Deustuko Unibertsitateko gobernu kontseiluko kide da. Deustuko Unibertsitateko Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidente izan da 2006an sortu zenetik, 2011 arte, eta Ohorezko Presidente de gaur egun. 2007ko abenduan Deusto Business School Kontseiluko kide izendatu zuten.

Foro garrantzitsuetan eskaintzen ditu hitzaldiak eta hainbat aldizkarietan plazaratzen ditu bere artikuluak. Argiratu dituen liburuen artean hauexek aurkitu daitezke, besteak beste: El desafío de la innovación, Tiempo ¿muerto para innovar?, Teoría (imperfecta) de la innovación eta Innovación abierta y alta cocina.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean