Marcaide Osoro, Jon
Hautetsitako kide osoak
Astronomoa
Juan-María (Jon) Marcaide Osoro (Elgeta, 1950). Astronomiako eta Astrofisikako katedraduna Valentziako Unibertsitatean, 1991tik, eta Ikerketako irakasle, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusian (CSIC) (borondatezko eszedentzian). Fisika ikasi zuen Zaragoza, Madrilgo Konplutentse, Edimburgo eta St. Andrews unibertsitateetan. Doktoretza (Ph.D.) egin zuen Massachusetts Institute of Technology-n (MIT). Honako hauetan jardun zuen profesional gisa: Max Planck Institut für Radioastronomie (Bonn), Siemens AG (Munich) eta Andaluziako Astrofisika Institutua (CSIC). Stevenson Foundation scholar izan zen; ITP Fundazioaren bekadun, eta Max Planck Gesellschaft-en stipendiat. Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademiako kide oso da 2003tik.
10 doktore-tesi zuzendu ditu, eta 200 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu (6 Nature eta/edo Science aldizkarietan), interferometria interkontinentaleko (VLBI) eta interferometria optikoko irrati-teknikekin egindako ikerketa astronomikoetan. 3 patenteren egile da. NASAren aholkulari izan da, eta kide, berriz, honako nazioarteko batzorde hauetan: NATOko ASI/AWR, European VLBI Program, Europako Espazio Agentziako Very Low Frequency Array Science Team, X Division, International Astronomical Unioneko 40 Batzordea, Europako Batzordeko FP5-FP7, etab.
Espainiako Astronomia Elkartearen sortzailekide, presidenteorde eta presidente; Valentziako Unibertsitateko Astronomia eta Astrofisika Saileko lehen zuzendaria; irakasle bisitari, Harvard-Smithsonian Center for Astrophysics-en, eta astronomo gonbidatu, Observatoire de Paris-en, European Southern Observatory-n eta Max Planck Institut für extraterrestrische Physik-en.
Sari asko jaso ditu; esanguratsuena, Euskadi Ikerketa Saria (2004).
Elkarrizketa Euskonews
http://www.uv.es/marcaide/