Morrás Andrés, Esteban - Jakiunde

Morrás Andrés, Esteban

Kide urgazleak

Enpresaria

Morrás Andrés, Esteban

Esteban Morrás Andrés (1958, Sesma, Nafarroa) Zuzenbidean lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Gaur egun, das-Nano enpresaren presidentea da. 2012an sortu zuen, Eduardo Azanzarekin batera, eta adimen artifizialean oinarritutako produktuak eta soluzioak sortzen ditu. Horien artean, nabarmentzekoak dira nortasunaren egiaztapen digitala eta materialak terahertz-uhinen bidez ikuskatzea.

Bestalde, ibilbide luzea du energia berriztagarrien sektorean. 

1989tik 2009ra, energia berriztagarrien sektoreari lotuta egon zen, eta Energía Hidroeléctrica de Navarra (EHN) sortu zuen. Enpresa hori munduko liderretako bat izan zen energia-, teknika-, gizarte-, ingurumen-, industria-, araudi- eta finantza-eredua definitzen, hain zuzen ere, garai batean bigarren mailakoak ziren energia berriztagarriak etorkizuneko energia-bektore bilakatu zituena. Hutsetik sortu zen, eta funtsezko rola jokatu Iberdrola Renovables, Siemens Gamesa, Acciona Energía, Nordex Acciona eta Ingeteam enpresen sorreran –denak munduko garrantzitsuetakoak dira beren jarduera-nitxoetan–.

Aurretik, 1981etik 1989ra, idazkari aritu zen Sesmako Udalean, Jurramendiko Mankomunitatean, Udalerri eta Kontzejuen Nafarroako Federazioan eta Iruñeko Mankomunitatean.

Hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu bere ibilbide profesionalean. Hauek nabarmentzen dira:

das-Nanok Espainiako Enpresa Berritzaileenaren Saria jaso du 2019an, Espainiako Industria Ingeniarien Elkargoen Partzuergoak emana.

Esteban Morrásek berak honako hauek jaso ditu: Nafarroako Enerclusterren Ohorezko Kide izendapena (2018); Nafarroako Unibertsitate Publikoko ingeniaritza guztien lehen baterako ekitaldiko aitabitxiaren izendapena (2010); Energia Berriztagarrien Espainiako Elkartearen Ohorezko Lehen Bazkidea (2009); Espainiako Zuzendarien eta Exekutiboen Konfederazioaren Saria, zuzendari-lanetan izandako ibilbidea goraipatzen duena (2009); Poul La Cour saria, Europako Energia Eolikoaren Elkartearen sari gorena, sektorearen garapenari egindako ekarpenagatik (2004).

EHNk, bere aldetik, sari hauek jaso ditu: Energy Globe Award saria 2002an (Energia Berriztagarriaren Mundu Eguna); Europako elektrizitate-sektoreko proiektu baten finantzazio onenaren saria, Euromoney aldizkariak emandakoa; munduko energia berriztagarrien enpresa onenaren saria, Financial Times egunkariak emandakoa (2000), enpresa-bikaintasuneko Príncipe Felipe saria, «Industriaren eta ingurumenaren kudeaketa» eta «Energia berriztagarri eta energia-eraginkortasuna» kategoerietan (1999 eta 2005).

Esteban Morrás Andrés Jakiundeko kide urgazle hautatu zuten 2019ko azaroaren 8an.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean