Pardo Zufiaur, David
Kide urgazle gazte ohiak
Matematikaria
David Pardo Zubiaurrek (Getxo, 1977) Matematiketako lizentzia eskuratu zuen 2000. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean. 2002an Matematika Aplikatuetako eta Konputazionaletako masterra lortu zuen eta bi urte geroago doktoretza, Texasko Unibertsitatean (Austin, AEB).
2004tik 2008ra Petrolio-Ingeniaritzako Departamentuko ikertzailea izan zen Texasko Unibertsitatean. 2008. urtean, Bilbora itzuli zen, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroko ikerkuntza-taldeko buru gisa. 2009an, Ikerbasque Fundazioan ikerketako irakasle moduan hasi zen eta 2010ean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Matematika Aplikatuko, Estatistikako eta Ikerkuntza Operatiboko Departamentuan.
Gaur egun, hainbat ikerkuntza-talde koordinatzen ditu, Euskal Herriko Unibertsitatean modelamendu matematikoari, simulazioei eta industria-aplikazioei buruzkoa eta BCAMen uhinen hedapenaren simulazioei buruzkoa. Bere ikerkuntza-arloa deribatu partzialen ekuazio linealen zenbakizko azterketan oinarritzen da, baita horien industria-aplikazioetan ere, batez ere, arazo geofisikoetan.
2011n Matematika Aplikatuetako Espainiako Sozietateak Espainiako matematikari aplikatu gazte onenaren saria eman zion. Geofisikari eta zenbaki-analisiari buruzko ikerkuntzako hogeita hamar aldizkari ingurutan eta nazioarteko hainbat ikerkuntza-agentziatan zuzentzaile dabil. 140 ikerkuntza-artikulu baino gehiago idatzi eta 250 hitzalditik gora eman ditu, eta Espainiako eta atzerriko enpresa ugarirekin aritu da lanean.
David Pardo Zufiaur JAKIUNDEko kide urgazle gaztea izan zen 2016ko azarotik 2022ko abendura.
http://www.bcamath.org/es/people/dpardo