Tiana Ferrer, Alejandro - Jakiunde

Tiana Ferrer, Alejandro

Ohorezko kideak

UNEDeko errektorea

Tiana Ferrer, Alejandro

Filosofia eta Letretan (Pedagogia) lizentziaduna eta doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1974 eta 1985, hurrenez hurren). Hezkuntzaren Historian eta Teorian katedraduna da Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED), eta bertako errektore izan zen  eta Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Estatu Iberoamerikarren Erakundeko (OEI) Unibertsitateko Goi Mailako Ikasketen Zentroko zuzendaria izana da.

2018-2021 artean Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu Idazkaria izan zen.

Bere ibilbide profesionalean, honako kargu hauek bete ditu: Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Hezkuntzako idazkari nagusia (2004-2008); OEIko Berrikuntzako eta Garapeneko zuzendari nagusia (2003-2004); UNEDeko Berrikuntzako eta Ebaluaketako errektoreordea (1999-2003); Kalitaterako eta Ebaluaketarako Institutu Nazionaleko (INCE) zuzendaria (1994-1996); eta Ikerketa, Dokumentazio eta Ebaluaketa Zentroko (CIDE) zuzendaria (1989-1994).

Tiana irakasleak Hezkuntza Ikerketaren eta Berrikuntzaren sari nazionala eskuratu zuen 1985ean (doktorego-tesien atalean), Ortega y Gasset saiakera-saria 1986an, eta Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibilaren Gurutze Handia 2008an.

Hainbat biltzarretan hartu du parte; besteak beste, honako hauetan: CERI-OCDEren Nazioarteko Hezkuntza Adierazleen Proiektuaren zuzendaritza-taldean (Indicators of Education systems, INES) (1997-2000) eta Frantziako Haut Conseil de l’Évaluation de l’École Ministère de l’éducation nationale (2000-2006).

Era berean, zenbait elkarte zientifikotako eta aldizkaritako erredakzio-zuzendaritzako kidea da.

http://www.tianauned.es/programa.php

http://portal.uned.es/portal/page?_pageid=93,689228&_dad=portal&_schema=PORTAL

https://twitter.com/TianaUNED

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean