Varona Martínez, Gema - Jakiunde

Varona Martínez, Gema

Kide urgazleak

jurista (kriminologoa, biktimologoa)

Varona Martínez, Gema

Gema Varona Martínez (Madril, 1969) Kriminologiaren Euskal Institutuko (Universidad del Páis Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea) zuzendaria. Biktimologiaren Euskal Elkarteko lehendakaria izan da hamar urtez, 2014ko urtarrilaren 1etik 2024ko ekainaren 15a arte..

Zuzenbideko doktorea, Kriminologiako diplomaduna eta Soziologia Juridikoko masterra. UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Politika Kriminaleko eta Biktimologiako ingeleseko irakasgaien irakaslea da, UPV/EHUko "Biktimekin Lan Egitea" graduondokoa zuzentzen du eta Revista de Victimología/Journal of Victimology aldizkariko argitaratzailekidea da.

Hainbat proiektutako ikertzaile nagusia da, horien artean, pertsonen arteko biolentziari eta biolentzia politikoari buruzko erreferentziez gain, gaur egun Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko proiektu batean egiten du lan, ekosistema eta animaliei eragindako kalteen inguruan. Monografiak, kapituluak eta aldizkari espezializatuetako artikuluak idatzi ditu (bere argitalpen berrienak hemen topatu daitezke: https://orcid.org/0000-0002-2794-2239 ;
https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=732899 eta https://cvn.fecyt.es/editor/cvnOnline/0000-0002-2794-2239
2024ko ekainean, European Forum for Restorative Justice erakundeak eskaintzen duen VII. Juztizia Errestauratiboaren Saria jaso zuen Gema Varonak Kriminologia Euskal Institutuan koordinatzen duen Teoria eta Praktika Laborategiak atzerriko beste unibertsitate eta erakunde batzuekin batera sustatuko Indarkeria Politikoari buruzko Topaketa Errestauratiboen Topaketen sareak.

Gema Varona Jakiundeko kide urgazle aukeratu zuten 2023ko azaroan.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean