Vega González, Luis - Jakiunde

Vega González, Luis

Hautetsitako kide osoak

Matematikaria

Vega González, Luis

Luis Vega González (Madril, 1960) Matematikan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean 1982an.  1988an Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM) doktoratu zen eta, Txikagoko Unibertsitatean bi urteko egonaldi baten ondoren, UAMra itzuli zen. 1993an Euskal Herriko Unibertsitatera etorri zen, non 1995az geroztik Analisi Matematikoko Katedraduna den.

Vega irakaslea Severo Ochoa akreditazioko ikertzaile nagusia da BCAM zentroan (Matematika Aplikatuko Euskal Zentroa) eta mundu mailako aditu ospetsua ekuazio diferentzial partzialetan eta Fourierren analisian. Espainiako Matematikako Errege Sozietateko (RSME) lehendakariordea izan da eta Matematika Aplikatuko Espainiako Sozietateko (SEMA) Kontseilu Exekutiboko kidea, eta gaur egun officer at large maila dauka Matematika Industrialeko eta Aplikatuko (ICIAM) Nazioarteko Kontseiluan. Era berean, Espainiako Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako, Zientzien Akademia Europarreko eta Europaea Akademiako kidea ere bada.

Bere karrera luzean, Vega irakasleak hainbatetan jaso ditu sariak bere ikerketa-lanagatik: 2012an Euskadiko Ikerketa Saria jaso zuen eta American Mathematical Society (Inaugural Class) elkarteko Fellow hautatu zuten, 2015ean Matematiken Blaise Pascal Domina jaso zuen, 2021ean Julio Rey Pastor sari nazionala eta 2023an Espainiako Matematikako Errege Sozietatearen Domina.

Europako Ikerketa Kontseiluak finantzatutako HADE proiektua ere zuzendu du (Harmonic Analysis and Differential Equations: new challenges).

Luis Vega 2023ko azaroaren 17an hautatu zute Jakiundeko kide hautsi osoa.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean