Zabala-Iturriagagoitia, Jon Mikel
Gipuzkoa
Ingeniari industriala

Jon Mikel Zabala-Iturriagagoitia (Ermua, 1978) irakasle titularra da Deustu Business Schoolen, Deustuko Unibertsitatean, Donostian (Espainia). Sistemen elektronikako ingeniaritza teknikoko (1996) eta industria antolaketako ingeniaritzako (2002) ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean. 2008an Ingeniaritza eta berrikuntza proiektuetan doktoretza lortu zuen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, bere ikerketa INGENIO (CSIC-Valentziako Unibertsitate Politeknikoa) institutu misto ospetsuan egin zuelarik. Doktoratu aurreko prestakuntzan ikerlari bisitaria izan zen Finlandiako Technical Research Centre-n (VTT), eta horri esker Europako aipamena lortu zuen doktoregoan.
Doktoretza amaitu ondoren, doktoratu ondoko ikertzaile gisa hasi zen lanean Lundeko Unibertsitateko (Suedia) CIRCLE (Centre for Innovation, Research and Competence in the Learning Economy) ikerketa-zentroan, eta irakasle laguntzaile plaza bat ere lortu zuen bertan. 2013an, Europar Batasuneko Marie Curie beka ospetsua jaso zuen, eta, horri esker, Deusto Business Schoolekin bat egin zuen. 2018an, bere nazioarteko esperientzia handitu zuen ikertzaile bisitari gisa HEC Montrealen (Kanada) egindako egonaldiarekin, eta, 2020az geroztik, hainbat ikerketa-proiektuetan parte hartu du University of South-Eastern Norway-rekin batera (Norvegia).
Bere ikerketak zientzia, teknologia eta berrikuntzako politika, berrikuntzaren kudeaketa eta berrikuntzarekin lotutako politikei buruzko erabakiak eta ebaluazioak bideratzeko adierazleen erabilera ditu ardatz. Bere ikerketan diziplina anitzeko hainbat ikuspegi eta arlo lotzen ditu, eta ondorioz, eragin zientifikoa eta soziala duten ikerketa berritzaileak ireki eta sustatu ditu.
Bere lanak sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu, eta eragin nabarmena izan du politika publikoetan. Nazioz gaindiko erakundeekin lankidetzan aritu da, hala nola Europako Batzordearekin, Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoarekin (UNECE), Munduko Bankuarekin eta OCDE-arekin. Bere ekarpenen ondorioz, Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Aholku Batzordea (CACTI), Zientziak, Arteak eta Letren Euskal Akademia (JAKIUNDE), Espainiako Berrikuntzarako COTEC Fundazioa, UNECEren berrikuntza-politikaren printzipioei buruzko lantaldea eta ETE digitalen Europako Aliantza (DIGITAL SME Alliance) bezalako erakundeetan parte hartu du, besteak beste.
Akademiatik eta politiken formulaziotik haratago, ezagutzaren dibulgazioan aktiboki parte hartzen du. El Diario Vasco egunkariko Ekonomiaren Plaza blogean eta Deustuko Unibertsitateko berrikuntza eta ekintzailetzari buruzko iNNoVaNDiS blogean kolaboratzen du.
Jon Mikel Zabala JAKIUNDEko jakitun urgazle gazte izan zen 2019ko azaazarotik 2923ko abendura. 2024ko azaroren 22tik kide urgazlea da.