Zarranz Imirizaldu, Juan José - Jakiunde

Zarranz Imirizaldu, Juan José

Hautetsitako kide osoak

Neurologoa

Zarranz Imirizaldu, Juan José

Juan José Zarranz Imirizaldu (Iruñea, 1944). Neurologiako katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Espainiako Estatuko Neurologiako lehen katedraduna, 1984an. Medikuntzan eta Kirurgian doktore, Nafarroako Unibertsitatean. Gurutzetako Ospitaleko (Barakaldo, Bizkaia) Neurologia Zerbitzuko burua. Epilepsia, Parkinson eta Iktus unitateak zuzentzen ditu han.

Gaur egun, Creutzfeldt-Jakob Eritasunaren Zaintza Epidemiologikoko Programaren Euskadiko koordinatzaile klinikoa da; baita Osasun eta Kontsumo Ministerioko eta Zientzia eta Teknologia Ministerioko Batzorde Aholkulari Zientifikoko kide ere, entzefalopatia espongiforme kutsakorren arloan.

Kide da hauetan ere: Neuroerradiologiako Espainiako Elkartea, Epilepsiaren Aurkako Espainiako Liga, Hezkuntza Medikoko Espainiako Elkartea, Neuropatologiako Espainiako Elkartea, Societé Française de Neuropathologie, Societé Française de Neurologie, Neurozientziako Espainiako Elkartea, American Academy of Neurology eta Esklerosi Anizkoitzeko Elkarteen Nazioarteko Federazioaren Kontseilua.

9 doktore-tesi zuzendu ditu, eta 12 liburu argitaratu (haien artean, 800 orrialde baino gehiagoko Neurología obra). 130 artikulutik gora argitaratu ditu, besteak beste, aldizkari hauetan: Annals of Neurology, Neurology, Neurochemistry, Movement Disorders, Lancet, eta Human Genetics.

Parkinsonen eritasuna ikertzen du; baita eritasun krionikoak ere, Creutzfeldt-Jakob eritasuna eta Alzheimerra barne. Hainbat mutazio aurkitu ditu SCNA edo PRNP geneetan, sindrome parkisondarren eta familia-insomnio hilgarriaren eragileak; batzuk, munduan lehen aldiz.

Kargu ugari izan ditu: Espainiako Neurologia Elkarteko presidente, Neurologia Batzorde Nazionaleko kide, Eusko Jaurlaritzako Neurologia-Neurokirurgiako Batzorde Aholkulari eta Teknikoko presidente, Euskal Herriko Neurologia Elkarteko presidente.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean