Badaezpada ez ausartu belarriak irekitzera, haizearen uluek egia ederren baten doinua urrunetik ekarriko dizueten beldur, edertasunaren paradisua deskubritzearen beldur, gero atzera bueltarik egongo ez delako.
Hölderlin poetak bertso artean ezkutuka, zeharka xuxurlatu zigun, “…abesten saiatu nintzen, …baina ez zizuten entzuten…”, orakulu lana egiten zegoela jakingo ote zuen edo bere poesiaren barruan kodetutako mezu subliminala denboraren kapsula batean hitz ederren artean lurperatu eta detritu artean desagertu baino lehen norbaitek azaleratzeko zain egongo ote zen?
Merezi al du soinuaren (edo musikaren?) bitartez adierazi nahi den norbaiten eguneroko borrokak, belarriak itxita dituen gizarte baten aurrean aurkitzen denean? Soinuaren edertasuna sumatzeko baliabiderik gabeko gizartea al da gurea, edo nahi boluntariorik gabekoa? Baina, itxaron, zer demontre da soinu eder bat?
Jakin-Mina
Musak lotan daudenean, …lotan edo bahituta ote daude?
Date: 13.12.2024
Hour: 17:30
Place: Deustuko Unibertsitatea-DBS (Segundo piso, aula 26. Gela, bigarren solairua)