24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa, Bergaran

Jardinean hartu zuen Bergarako Laboratorium Museoak Jakiundeko hainbat kideen erretratuak eta hausnarketak biltzen dituen 24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa, martxoaren 1 eta 31 artean. 

Akademiaren balio handiena berau osatzen duten pertsonak dira. Jakiundek 107 kide ditu gaur egun, eta horietatik 33 emakumeak dira. Erakusketan horietako 24 azaltzen dira, 2022ko eta 2023ko Jakiundeko egutegien protagonistak, hain zuzen ere. Mariasun Landak erakusketaren prentsaurrekoan adierazi zuenen: "Denborarekin soilik joango da azaleratzen, harro erakutsiko dugun inoizko argazkirik handiena. Izan ziren baina ez dauden haiek, izan badiren baina agertzen ez diren haiek, eta ezikusia egin zitzaien eta aldarrikatu behar ditugun haiek biltzen direnean".

Gaur egungo erronketako bat da emakumeek gure gizartearen aurrerapenean funtsezkoak diren jakintza-arloetan egiten duten lana ikusezin bihurtzen duten gizarte-ohiturak gainditzea. Neskek eta mutilek edozein diziplinatan ezagutza eta lan-praktika baldintza berdinetan eskura ditzaten, gure gizarteak emakumeen presentzia ezagutzaren arlo guztietan ezagutu eta ikusarazi behar du. Emakumeek zientzietan, arteetan eta letretan lan egiten dute, laguntzen dute eta beren lanarekin gozatzen dute.

24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketaren helburua errealitate hori gizarteari erakustea eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea da. Erakusketak karrera profesional luze baten ondoren beren diziplinetan bikaintasuna lortu duten akademikoak aurkezten ditu, baita beren lanbidean punta-puntako lana egiten duten akademiko gazteenak ere.
Erakusketa martxoaren 8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko egunarekin bat egin zuen, eta erakusketarekin batera Joanak joan, etorkizun kontakizun solasaldia antolatu zuen akademiak Laboratoriumekin batera martxoaren 22an. Amaia Arranz Otaegui, Mariasun Landa eta Gema Varona kideak aritu ziren bertan, Jakeline Barker moderatzaile zela.

Galeria

Berri gehiago

Abendua Jakiunde 2023 egutegian: Mariasun Landa

Humberto Bustince nombrado presidente de la IFSA

Jesus Mari Lazkano miembro de la RSBAP

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean