Apirila Jakiunde 2024 egutegian: Diego López de Ipiña

Diego López de Ipiña, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko katedraduna, "MORElab –Envisioning Future Internet" taldeko ikertzaile nagusia eta DEUSTEK euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-talde aitortuko ikertzaile nagusia da Jakiunde 2024 egutegiko protagonista.

Egutegiarekin batera plazaratzen den bideo laburrean, Jakiundeko kide urgazleak pertsonen internetaz hitz egiten digu, teknologia eta zerbitzu adimendunak pertsonek gidatu behar dituztela azpimarratuz.

Diego López-de-Ipiña González-de-Artaza Cambridgeko Unibertsitatean doktoregoa jaso zuen 2002an, "Visual Sensing and Middleware Support for Sentient Computing" tesiarekin. Bere ikerketa-arlo nagusiak hauek dira: konputazio pervasiboa, Gauzen Internet, Web Semantikoa, middleware moldagarri semantikoa, Linked Open Data, datu sozialen meatzaritza, modelaketa eta arrazonamendu semantikoa, anbiguotasunaren euskarri, eta pertsonen eta makinen arteko interakzio naturala eta adimen hibridoa.

Emakumezkoak izan dira bi urtez egutegiko protagonistak: 2022an STEMM diziplinetako profesionalak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika eta Medikuntza, ingelesezko siglen arabera), eta 2023an zientzietan, arteetan eta letretan diharduten profesionalak. Aurten, 2024an emakumeak eta gizonak ditugu egutegian. Gaur egun 107 kide ditu Akademiak, 74 gizon eta 33 emakume.

Jakiundeko kideek beren ibilbide profesionalaz edota beren ikerketa-esparruari buruzko ideiak edo egungo erronkei buruzko pentsamenduak adierazten dituzte Marina Palaciok egindako egutegiko argazki eta bideoetan.


Berri gehiago

Iciar Astiasaran Jakiundeko lehendakari berria

Juan Ignacio Pérez Jakiundeko presidentea, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailburua

Junio en el calendario Jakiunde 2023

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean