Daniel Innerarity honoris causa doktore izendatu dute Argentinako hiru unibertsitatetan: Buenos Airesko Unibertsitatea, Rosarioko Unibertsitate Nazionala eta Cuyoko Unibertsitate Nazionala.
Unibertsitateek "bere ibilbideagatik eta filosofia politikoari egindako ekarpenengatik" nabarmendu dute Jakiundeko akademikoa, baita "gizarte justu eta demokratikoen eraikuntzan belaunaldi berrientzako ezinbesteko pentsalaria eta inspirazioa izateagatik" ere.
Daniel Innerarity (Bilbo, 1959) Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Filosofia Politikokoko katedraduna da, Ikerbasque ikertzailea, eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria. Halaber, irakasle gonbidatua da Florentziako Europako Institutuan.
Sari hauek jaso ditu, besteak beste: Miguel de Unamuno Saiakera Saria (2002), Literaturako Sari Nazionala, Saiakera Saria (2003), Espsa Saiakera Saria (2004), Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitate, Arte, Kultura eta Gizarte Zientzien Saria (2008), Euskadi Saiakera Saria (2012), Kulturaren Vianako Printzea Saria (2013) eta, berriki, 2023ko azaroan, Eugenio Trías Saiakera Saria.