Mariasun Landa idazleak azaroaren 29an jaso zituen Euskaltzaindiako diploma eta insignia Sociedad Bilbainan. Jakiundeko kideak Miren Agur Meabe idazlearen eskutik jaso zuen aitortza.
Izendapena joan den maiatzean iragarri zuen Euskaltzaindiak Baionan ospatutako Bilkuran. Ekitaldi hartan, ohorezko kide izendatu zuen aldi berean, Joakin Gorrotxategi,UPV/EHUko Hizkuntzalaritza katedradun emetirua, 2023ko Euskadi Ikerkuntza Sariduna, eta Jakiundeko kidea.
2023an jasotako errekonozimendu ugariei jarraituz iritsi zaio Euskaltzaindiaren aitortza Mariasun Landari, hain juxtu ere, Emakunde Saria jaso baitzuen orain dela urtebete, iazko abenduan.