24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa Donostian

24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa estreinatu zuen Jakiundek otsailaren 6an, Akademiako kideen erretratuekin eta hausnarketekin. Irudiak Zuloaga plazan ipini dira, San Telmo Museoaren parean.

Akademiaren balio handiena berau osatzen duten pertsonak dira. Jakiundek 107 kide ditu gaur egun, eta horietatik 33 emakumeak dira. Erakusketan horietako 24 azaltzen dira, 2022ko eta 2023ko Jakiundeko egutegien protagonistak, hain zuzen ere. Mariasun Landak erakusketaren prentsaurrekoan asierazi zuenen: "Denborarekin soilik joango da azaleratzen, harro erakutsiko dugun inoizko argazkirik handiena. Izan ziren baina ez dauden haiek, izan badiren baina agertzen ez diren haiek, eta ezikusia egin zitzaien eta aldarrikatu behar ditugun haiek biltzen direnean".
Gaur egungo erronketako bat da emakumeek gure gizartearen aurrerapenean funtsezkoak diren jakintza-arloetan egiten duten lana ikusezin bihurtzen duten gizarte-ohiturak gainditzea. Neskek eta mutilek edozein diziplinatan ezagutza eta lan-praktika baldintza berdinetan eskura ditzaten, gure gizarteak emakumeen presentzia ezagutzaren arlo guztietan ezagutu eta ikusarazi behar du. Emakumeek zientzietan, arteetan eta letretan lan egiten dute, laguntzen dute eta beren lanarekin gozatzen dute.
24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketaren helburua errealitate hori gizarteari erakustea eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea da. Erakusketak karrera profesional luze baten ondoren beren diziplinetan bikaintasuna lortu duten akademikoak aurkezten ditu, baita beren lanbidean punta-puntako lana egiten duten akademiko gazteenak ere.

Erakusketa Zuloaga plazan egongo da otsailaren 28ra arte, otsailaren 11n ospatuko den Neska eta emakume zientzialarien nazioarteko egunarekin bat eginez. Erakusketarekin batera hiru solasaldiko zikloa antolatu du Jakiundek San Telmo Museoarekin lankidetzan, Garuna(k) STM-ko erakusketarekin bat eginez.

Galeria

Berri gehiago

José Luis de la Cuesta Fray Bartolomé de las Casas Institutuko kide sortzaile izendatu du Francisco Aita Santuak

Solasaldiak/Coloquios: Gestión del talento en el invierno demográfico

Urria Jakiunde 2024 egutegian: Juan Colmenero

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean