Urria Jakiunde 2024 egutegian: Juan Colmenero

Juan Colmenero de León fisikaria da Jakiunde 2024 egutegiaren urriko protagonista. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna eta Polimeroak eta Solido ez Kristalinoak Ikerketa Taldearen burua da. Gaur egun, Donostia International Physics Center Fundazioko lehendakariordea da.

Colmenero profesoreak bidaiatzeari buruz hitz egiten du egutegian, beti bidaiatzeko prest dagoela dio, bidai fisikoak egiteko, zein intelektualetarako... Marina Palaziorenm bideoan gaian sakomtzen du, ikerketa eta bidaiaatzeari buruzko lotura eginez.

Materia Kondentsatuaren Fisikan lizentziaduna, eta Zientzia Fisikoetan doktore, Nafarroako Unibertsitatean. 1982n, EHUko Materialen Fisika Sailera heldu zen, eta berak zuzendu zuen 1989tik 1999ra. Irakasle gonbidatu izan zen, 1995 eta 1998 bitartean, Alemaniako Institut für Festkörperforschung (IFF) eta Forschungszentrum Jülich (Alemania).

Batzorde zientifiko ugaritan hartu du parte; honako hauetan, besteak beste: Europako Espalazio Iturria (EEI); Laue-Langevin Institutua (LLI), Grenoble (Francia), eta Jülich Centre for Neutrons Science (JCNS), Jülich, (Alemania). Honako nazioarteko aldizkari hauetako argitalpen-batzordean dago: Journal of Polymer Science B: Polymer Physics eta Colloid & Polymer Science.

Materia kondentsatuaren fisikaren eta material aurreratuen zientziaren arteko faseartean garatu du bere karrera zientifikoa, eta honako alderdi hauek landu ditu, besteak beste: solido ez-kristalinoen fisika, material polimerikoak, materia kondentsatu biguna (soft matter), bio-polimeroak eta material nanoegituratuak.

350 artikulutik gora argitaratu ditu; 60 hitzaldi baino gehiago eman; liburu baten egilekide da, eta beste biren argitaratzailekide.

Honako hauek jaso ditu, besteak beste: Xabier Munibe Saria (1998), Euskadi Ikerketa Saria, Zientzian eta Teknologian (2000), Espainiako Fisikako Errege Elkartearen Domina (2003), eta European Neutron Scattering Association (ENSA) erakundeko Walter Hälg 2017 sariduna.

En el calendario nos confiersa que siempre está dispuesto a viajar, sea el viaje físico o intelectual... y ahonda en ese pensamieto en el vídeo realizado por Marina Palacio.

Licenciado en Física de la Materia Condensada y doctor en Ciencias Físicas por la Universidad de Navarra. En 1982, se incorpora al Departamento de Física de Materiales de la UPV/EHU, siendo su director durante los años 1989-1999. Ha sido profesor invitado durante varias estancias entre 1995-1998 en el Institut für Festkörperforschung (IFF), Forschungszentrum Jülich (Alemania).

Ha participado en numerosos comités científicos, entre otros: Fuente Europea de Espalación (ESS); Instituto Laue-Langevin (ILL), Grenoble (Francia); Jülich Centre for Neutrons Science (JCNS), Jülich (Alemania). Es miembro del Consejo Editorial de las revistas internacionales: Journal of Polymer Science B: Polymer Physics y Colloid & Polymer Science.

Su carrera científica se ha desarrollado en la interfase entre la física moderna de la materia condensada y la ciencia de materiales avanzados, cubriendo aspectos como la física de los sólidos no cristalinos, los materiales poliméricos, la materia condensada blanda (soft matter), los bio-polímeros, y los materiales nano-estructurados, entre otros.

Ha publicado más de 350 artículos, impartido más de 60 conferencias en congresos internacionales, es coautor de un libro y co-editor de otros dos.

Ha recibido, entre otros, el Premio Xabier de Munibe (1998); el Premio Euskadi de Investigación en Ciencia y Tecnología (2000), la Medalla de la Real Sociedad Española de Física (2003) y el premio Walter Hälg 2017 de la European Neutron Scattering Association (ENSA).


Berri gehiago

24 Emakume zientzia, arte eta letretan Hondarribian

Abuztua Jakiunde 2024 egutegian: Juan Pablo Fusi

Itziar Lakari LK-EI Sari emate ekitaldia

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean