Jesus Mari Lazkano akademiko bergararra Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa izendatu dute Donostiako San Telmo Museoan, uztailaren 3an egindako ekitaldian.
Euskalerriaren Adiskideen Elkarte historikoa 1764an sortu zen eta Azpeitiako Insausti jauregian Peñafloridako konde Xabier Mª de Munibek sustatutako solasaldietan du jatorria. Peñafloridako kondea eta harekin biltzen zen ilustratu taldeak Elkarte Ekonomiko bat edo nekazal, zientzia eta arte erabilgarrien eta merkataritza Akademia bat eratzeko plana landu, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztu zuten 1763an. Ekimen haren ondorioa izan zen Bergarako Seminarixu ospetsuaren sorrera, 1776an.