Solasaldiak

24 Emakume erakusketa, hitzaldia: Zer jan nahiko zenuke gaur?

Nora Alonso Casajús

Jakiundeko kidea

Data: 2025.03.13
Ordua: 18:00
Lekua: Kulturate, Arrasate


Zer jan nahiko zenuke gaur?

(Hitzaldia gaztelaniaz izango da)

Nora Alonso Casajús Jakiundeko kideak martxoaren 16an hitzaldia eskainiko du Arrasateko Kulturate kultura-etxean, 18:00etan, 24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketaren baitan. Erakusketa martxoaren 5etik 27ra ikusi ahal ziango da Sebero Altube plazan.

Hitzaldian azalduko duenez, batez ere hiritarra den gure gizarte honetan, hozkailua ireki eta oinarrizko elikagaiak erraz, azkar eta merke eskuratzeko ohitura dugu. Horregatik, askotan ez gara ohartzen zer jaten ari garen, nola iritsi diren elikagai horiek gure platerera, nola sortu diren, edo zer mugarri teknologikok erraztu duten horiek hain modu erraz, seguru eta merkean eskuratu ahal izatea. Janariaz eta nekazaritzako elikagaien sektoreaz, aurrean dituen erronkei buruz, sektoreak bizi duen eraldaketaz eta ingurumenean eta gizartean eta ekonomian duen eraginaz hitz egingo du Jakiundeko kideak.

Nora Alonso Casajús (Nafarroa, 1975) Biologian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 1999an, eta Euskal Ikasketen diploma eskuratu zuen unibertsitate berean 2004an. 2005ean Biologiako doktoradutza egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta 2016an Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko Masterra IMF Business School eskolan.

2005etik 2019ra Iden Biotechnology SL-ren zuzendari nagusia izan zen. Enpresa hori sustatzen eta sortzen parte hartu zuen eta, 2015eko urtarrilera arte, Administrazio Kontseiluko burua izan zen. Gaur egun nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen eta funtsen kanpo-aholkulari da.

Doktoratu aurreko bekadun gisa ekin zion lan-ibilbideari Nafarroako Unibertsitate Publikoko genetikako laborategian, ikerketa-lerro honetan zehazki: «Mikrosateliteetan eta DNA erribosomiko ITSean oinarritutako markatzaile molekularren garapena analisi filogenetikoa egiteko eta anduiak identifikatzeko Pleurotus ostreatus basidiomizetoan» (2000ko ekaina-2002ko ekaina). Ondoren, doktoratu aurreko bekaduna izan zen NUPeko Agrobioteknologia Institutuan, ikerketa-lerro honetan zehazki: «Landare eta bakterietan almidoiaren eta glukogenoaren ekoizpenaren erregulazioan esku hartzen duten faktoreak» (2002ko ekaina-2005eko ekaina).

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean