Jakin-Mina

Jakin-Mina ziurtagiri banaketa ekitaldia Gasteizen

Data: 2024.06.07
Ordua: 11:00
Lekua: Eusko Legebiltzarra, Gasteiz


Gasteizko Jakin-mina ziurtagiriak banatzeko ekitaldia Eusko Legebiltzarrean egin zen, Legebiltzarreko lehendakari Barkartxo Tejeria, Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratz eta Jakiundeko lehendakari Juan Ignacio Pérez Iglesias bertan zirela.

Aurten, Arabako Jakin-mina zikloan DBHko 4. mailako 21 ikaslek hartu dute parte, Ekialdea, Ikasbidea Ikastola, San Viator eta CEU Vírgen Niña ikastetxeetakoak. Horietatik 14k parte hartu dute programako bost saioetatik lautan gutxienez.

Hizlariek hitz egin eta ziurtagiriak banatu ondoren, bertaratutakoek emizikloa bisitatu eta haren funtzionamendua ezagutu ahal izan zuten.


Arabako Jakin-mina programa, 2023-2024 ikasturtean, honako hau izan da:

2023ko azaroaren 10a: Los banquetes de la antigua Grecia, Ana Iriarte UPV/EHUko Antzinako Historiako katedradun ohi eta ohorezko irakaslea.

2023ko abenduaren 15a: Generative AI: How It's Changing Our World and What It Means for You, Diego López de Ipiña, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko katedraduna, "MORElab – ICT for Good" taldeko ikertzaile nagusia, eta Jakiundeko akademikoa.

2024ko otsailaren 16a: Zer egiten dute arte historialariek?, Haizea Barcenilla, Artearen eta Musikaren Historia Saileko irakaslea, Letren fakultatea, UPV/HU.

2024ko martxoa32n 22a: El ictus, ¿es frecuente en pacientes jóvenes?, Juan José Timiraos,neurologoa, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Iktus Unitateko arduraduna.

 

2024-2025 zikloko programa eskolako oporretatik bueltan egongo da eskuragarri.

Galeria

Jakin-Mina ziurtagiri banaketa ekitaldia Gasteizen
Jakin-Mina ziurtagiri banaketa ekitaldia Gasteizen
Jakin-Mina ziurtagiri banaketa ekitaldia Gasteizen
Jakin-Mina ziurtagiri banaketa ekitaldia Gasteizen
Jakin-Mina ziurtagiri banaketa ekitaldia Gasteizen
Jakin-Mina ziurtagiri banaketa ekitaldia Gasteizen
Jakin-Mina ziurtagiri banaketa ekitaldia Gasteizen
Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean