Uxue

Erramun Martikorena, Zabaltzen

Data: 2024.08.10
Ordua: 19:00
Lekua: Uxueko Santa Maria eliza-gotorlekua

Inskripzioa


Erramun Martikorena kantaria  Uxueko uda Ikastaroan arituko da, abuztuaren 10ean, Mixel Ducau (gitarra) eta Iñaki Dieguez (akordeoia) musikariekin batera, espazioari eta izarrei eskainitako arratsaldean.

Erramun Marikorena artzaina da lanbidez. Baigorri Itsobi baserrian (Baigorri, Nafarroa Beherea) jaio zen, eta eskolako ikasketak amaitu ondoren, etxean hasi zen laborantzan. 1969an kantu sari bat irabazi zuen Lartzabalen, baina 1978an grabatu zuen lehen aldiz, Manex Pagolak bultzatutako Baigorri artzain laboraria (Elkar) diskoa. Ordutik, Erramun Martikorena kantuaren eta euskal kulturaren ikur bihurtu da, musikako profesionala izan gabe, eta bere lanbidea utzi gabe. Bere hastapenetan a capella eskaini zituen emanaldi guztiak eta, ondoren, gitarra edo akordeoia sartu zituen zuzeneko emanaldietan. Mixel Ducau eta Mikel Markez izan ditu lagun, besteak beste, eta hamar bat disko argitaratu ditu.

Erramun Martikorenak Uxueko errezitaldian Zabaltzen bere azken diskoko abestiak eskainiko ditu, Santa Maria eliza-gorotlekuan, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doan izango da, baina honako estekan eman behar da izena lekuak mugatuak direnez gero: https://www.jakiunde.eus/eu/uxue

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean