Uxue

Zabaldika laukotearen kontzertua

Data: 2024.08.09
Ordua: 19:00
Lekua: Uxueko Santa Maria eliza-gotorlekua (Nafarroa)

Inskripzioa


Nafarroako Zabaldika herrian dagoen 650 urteko kanpai batek ematen dio izena Uxueko udako ikastaroetako lehen kontzertua eskainiko duen laukote bereziari. Emanaldia abuztuaren 9an izango da, ostiralez, 19:00etan, Uxueko Santa Maria eliza-gotorlekuan.

Hiru ahotsek, saxo batek, eta historia handiko elizaren erreberberazioak berak osatuko dute musika talde berritzaile honen soinu gorputza.

Zabaldika Laukotea  Josetxo Goia-Aribe saxofoi jotzaileak asmatu eta pentsatutako proposamen berri bat da, non musika koralak -berari egindako urratze argi batek- emaitza heterodoxo eta ezberdina lortuko duen.

Hiru ahotsak lerro homogeneo eta uniformean arituko dira, eta saxoak, berriz, plano transbertsalagoan, hirukotea laugarren ahots independenteago batetik apainduko du, askatasun harmonikoaz, berezko fraseoaz eta inprobisazioaz baliatuz.

Kontzertuak 11 konposizio izango ditu eta, Joxetxo Goia taldeko zuzendariak adierazi bezala, lasaitasun eta emozio-karga handiko giroan eskainiko dira. Zalantzarik gabe, tenpluek, elizek eta antzeko akustika duten espazioek mesede egiten baitiote halako giroari.

Zabaldika Laukoteak musika proposamen ezberdin eta alternatiboa eskainiko du udako ikastaroko ikusleen aurrean.


Zabaldika Laukotea

Josetxo Goia-Aribe, saxo sopranoa, ideia, zuzendaritza, konposizioak eta moldaketak

Joseba Ceberio, 1. tenorea

Pedro Latasa, 2. tenorea

Julian Irulegui, baritonoa

 

Joseba Ceberiok Peio Ruiz Huici taldekidea ordezkatuko du kontzertu honetan.

Kontzerturako sarrera doakoa da, baina lekuak mugatuak direnez esteka honetan eman behar da izena aurretiaz: https://www.jakiunde.eus/eu/uxue
Jakiundek antolatutako UPNA/NUPeko Uxueko udako ikastaroak Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren babesa du, baita Uxueko Udalaren, Iruñeko Planetarioaren eta Astronavarraren lankidetza ere.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean