Solasaldiak

Trantsizio demografikoaren ondorio ekonomikoak

2024.06.11
Lekua: San Telmo Museoa, Donostia/San Sebastián, 19:00h


Aldaketa demografikoa bizitzaluzeraren igoeraren eta jaiotza-tasaren beherakadaren ondorio da. Gero eta urte gehiago bizi gara eta, aldi berean, seme-alaba gutxiago ditugu. Bi fenomeno horien emaitza gure gizartearen zahartze progresiboa da. Trantsizio demografikoak eragin erabakigarria du lan egiteko adina eta baldintzak dituzten pertsonen kopuruan, sistema ekonomikoaren produktibitatean, eskatzen diren ondasun eta zerbitzu motetan eta erakunde publikoek dituzten baliabideei ematen dieten helmugan. Garrantzitsua da eragin hori zertan datzan eta efektu horiek zein intentsitaterekin gertatzen diren aztertzea.

Trantsizio demografikoaren ondorio ekonomikoak izenburutzat izan zuen solasaldia Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren babesarekin antolatu zuen Jakiundek, haren Erronkak lan ildoaren baitan. Solasaldiak STM-ren lankidetza izan zuen.

Saioa 19:00etan izan zen STM-ko auditorioan eta sarrera librea zuen lekuak bete arte.

Ekitaldiaren sarrera Asier Aranbarri, Trantsizio Soziala eta 2030 Agendaren Berrikuntza Sozialeko zuzendariak egingo zuen.

Honako parte hartzaileak izan zituen eztabaida mahaiak:

  • José Ignacio Conde Ruiz. Analisi Ekonomikoaren Oinarrietako katedraduna, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea; Fundación de Estudios de Economía Aplicada (FEDEA) erakundeko zuzendariordea.
  • Beatriz González López Valcárcel. Las Palmas Kanaria Handiko Unibertsitateko Ekonomia eta Kudeaketako Metodo Kuantitatiboetako katedraduna. Osasunaren ekonomian ikertzailea.
  • Luis Sanzo. Demografian espezialdutako soziologoa. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Estatistika Organo Espezifikoko arduradun ohia.
  • Itziar Vergara. Familia medikua, IIS Biogipuzkoa-ko zuzendari zientifikoa, eta bertako Lehen Mailako Arretako ikerketa-taldeko koordinatzailea.

Solasaldiaren moderatzailea Jakiundeko lehendakari Juan Ignacio Pérez izan zen.

Galeria

Trantsizio demografikoaren ondorio ekonomikoak
Trantsizio demografikoaren ondorio ekonomikoak
Trantsizio demografikoaren ondorio ekonomikoak
Trantsizio demografikoaren ondorio ekonomikoak
Trantsizio demografikoaren ondorio ekonomikoak
Trantsizio demografikoaren ondorio ekonomikoak
Trantsizio demografikoaren ondorio ekonomikoak
Trantsizio demografikoaren ondorio ekonomikoak
Trantsizio demografikoaren ondorio ekonomikoak
Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean