Seudosinonimoak: periferia eta tradizioa, globaltasuna eta aurrerapena izenburutzat duen solasaldia, Jakiundek antolatuta Karlos III.a Noblearen etorbidean apirilaren 2tik 30era erakusgai dagoen 24 Emakumeak zientzia, arte eta letretan erakusketa ibiltariaren baitan kokatzen da.
Solasaldian parte hartzen dute Nora Alonso Casajús ekintzaile eta enpresariak, Maite Apezteguía arkitektoak, Nafarroako Unibertsitateko eta Jakiundeko lehendakariorde Iciar Astiasarán Bromatologia eta Nutrizioko katedradunak, Teresa Catalán konpositoreak, eta María Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektoreak. Komunitate periferiko batetik etorrita, topaketa honetako protagonista diren Jakiundeko bost akademikoek karrera profesionalak garatzen dituzte zientziaren, teknologiaren, hezkuntzaren eta kulturaren arloetan, haien lanbideek eragin sozio-ekonomiko globala dutelarik. Gizarte oparotasunaren bilaketan ezagutzak duen papera aztertuko du solasaldiak, tradizioarekiko errespetuaren eta aurrerabidearen sustapenaren arteko orekak aztertuz.
Solasaldia apirilaren 29an izango da, 19:00etan, CIVICAN-eko auditorioan. Sarrera librea izango da aldez aurretik erreserbatuta.