Solasaldiak

Demografia erronka: migrazioak - Migrazioen ondorio politikoak

Data: 2023.10.24
Ordua: 19:00
Lekua: Donostia/San Sebastián - San Telmo Museoa


Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak (MNE) honela definitzen du migratzailea: bere ohiko bizilekutik mugitu den pertsona, bai herrialdean barrena bai nazioarteko herrialde baten muga igarota, edozein izanda ere bere egoera juridikoa, desplazamendua borondatezkoa edo nahi gabekoa izan den, eta edozein izanik ere desplazamenduaren arrazoiak edo egonaldiaren iraupena. NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuen arabera, pertsonen migrazio eta mugikortasun ordenatua, segurua, arautua eta arduratsua ahalbidetu behar da, migrazio-politika planifikatuak eta ondo kudeatuak aplikatuta.  Hala ere, politika bateratua, koordinatua, solidarioa eta pertsonarengan oinarritua bilatu beharrean, Europak atzeratu egin du immigrazioari eman beharreko erantzuna, eta kanpo-mugak zaintzeaz arduratzen den Europako Agentzia (Frontex) indartzearen aldeko apustua egin du. Agentzia hori “borrokatzeko” sortua da, ikuspegi militarrarekin eta ematen du kanpoko armada inbaditzaile bat dugula aurrean, eta “mehatxua” dakarrela errefuxiatuen eta etorkinen fluxuak. Halatan, Europa ez da gai irtenbide bateratua aurkitzeko, bizirauteko, lan egiteko eta integratzeko harrera-lekua bilatzen duten pertsonentzat. Nork izan behar du lidergo morala orain hibernatuak edo indargabetuak dauden balioetan oinarritutako Europan berriro sinesteko?


Ponentes

Arantza Chacón. Zuzenbidean lizentziatua (Sevillako UNibertsitatea), Garapenerako Lankidetzan eta Giza Eskubideetan espezialdua. Bere ibilbide profesionala behartutako lekualdaketei, nazioarteko aterpe eta babes eskubideei lotuta dago. Oñatiko "Larraña Etxea" eta Tolosako "Zuloaga Txiki" nazioarteko babes eskatzaileen zentroen koordinatzailea izan da. ZEHAR Errefuxiatuekin erakundeko zuzendaria da 2022az geroztik.

Julen Mendoza. Zuzenbidean lizentziatu, Nazioarteko Harremanetan espezializatu eta giza eskubideen alorrean lan egin zuen bere ibilbide profesionalaren hasieran nazioarteko erakundeetan. Gerora, ordea, tokiko erakundeetan jardun zuen 16 urtez, abokatu, teknikari eta azkenik Errenteriako alkate gisa. 2020. urtean bilbide berri bat abiatu zuen, gizarte berrikuntza bultzatzeko aholkularitza martxan jarrita. Enpresako Coach Ontologiko gisa formatu da Rafael Echeverriaren The Art of Business Coaching programan lehenengo, eta Coach Ontologiko Senior bezala ondoren. Besteak beste, erakunde eta pertsonen eraldaketa prozesuetan bidelagun jarduten du orain.

Juan José Álvarez (moderatzailea). Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna (UPV/EHU), Humanitate, Kultura Arteak eta Giza-Zientzien Eusko-ikaskuntza-Laboral Kutxa sariduna (2015), GLOBERNANCE, Gobernantza Demokratikora Institutuko idazkaria (UPV/EHU), Jakiundeko kidea.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean