Beste edozein izaki baino babesgabeago jaiotzen dira gizakiak. Eragin genetikoak, esperientzia goiztiarrak, eta familia- eta gizarte-ingurunearen eragina uztartzen ditu haur-garunaren plastikotasunak, batez ere lehenengo urteetan. Horregatik, etapa horretan jasandako kontrako gertaerek rol garrantzitsua dute adingabeen etorkizunean. Maila psikologikoan eta sozialean jardutea funtsezkoa da adingabeek estresari aurre egiteko indarrak garatu ditzaten.