Zenbaiten ustez, ironikoki, arazo demografiko nagusia horixe saihestuko duen politika publikorik eza da. Hitz egiten da erronka demografikoaz, biztanleriaren zahartzeaz, immigrazioaz, familiaz... eta termino horiek leku handia hartzen dute eztabaida publikoan eta komunikabideetan, baina azterketa zientifikoa urria da. Bi saio hauen helburua da gabezia hori neurri batean arintzea, datozen hamarkadetan eremu demografikoan zer gertatuko den edo ez den gertatuko eztabaidatuz, eta egungo prozesu demografikoek zer gizarte arazo agerian uzten dituzten eta ezkutatzen dituzten aztertuz.
Demografia eta Migrazioak zikloko lehen solasaldiaren izenburua Demografia: Zerbai berreskuratu behar al da? du izenburutzat eta honako hizlariek hartuko dute parte:
- Elena Goni, Estitistika Soziodemografikoen arduraduna. Eustat
- Mikolaj Stanek, Salamankako Unibertsitatetko Soziologia eta Komunikazio Saileko irakaslea eta ikertzailea
- Unai Martín, UPV/EHUko OPIK, Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa taldeko kidea.
Xabier Aierdi-k moderatuko du solsaldia. Sociologian doktore (UD). UPV/EHU irakasle izan zen ia lau hamarkadatan. Ikuspegi, Inmigrazioaren Euskal Behatokiko sortzaile eta zuzendaria izan zen (2003-2010). Ondoren, José Antonio Oleaga-rekin batera sortu zuen Begirune ikerketa laborategia eta zuzendari izan zen (2011-2013). Egun, Begirune Fundazioko lehendakaria da.
Lehen solasaldi hay urriaren 15ean eskainiko da San Telmo Museoko auditorioan, arratsaldeko 19:00etan. BIgarren saioa urriaren 22an izango da, leku eta ordu berean. Sarrea doan da lekuak bete arte.
Zikloa Jakiundek, San Telmo Museoak eta ZAS! elkarteak (Zurrumurruen Aurkako Sarea /Red Antiturumores de Euskadi) antolatzen dute.
Solasaldiekin batera, urriaren 11 eta 18 artean, Kontxako hondartzan, Iruña Cormenzana iruindarraren EskuBideak interbentzioa eskainiko da, Zientzia eta Beerikuntza Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.